Axular Lizeoa kooperatiba sozietatea da. Haren helburua: haurraren eta nerabearen garapen integrala sustatzea euskal kulturaren esparruan, guraso eta irakasleen arteko lankidetza estuan oinarrituta. Axular Lizeoa ikastola plurala da, hau da, ikastetxe apolitikoa eta laikoa, balio demokratikoetan oinarritua.
Adinkide GKE bat da, boluntarioein lanari esker hautatu ez den bakardadeari aurre egin nahi diona. Adinkide, Fundación Amigos de los Mayoresen delegazioa da Euskadin, eta iada hasi da bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzen Donostia eta Lasarte-Orian
AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen Elkartea) erakunde pribatua da, Alzheimerren gaixotasunak edo bestelako dementziaren batek jotako pertsonen eta euren senitartekoen bizi kalitatea babesteko helburua duena.
Gure hezkuntza-komunitatea pertsonaren dimentsio guztiak ikuspegi integral batetik hartzen dituen hezkuntza-proiektu baten inguruan kohesionatzen da.
Alpinista ezaguna, ibilbide luzea eta bizitzako ikuspegi eskuzabalarekin.
Erronka sozialei erantzun bat emateko pertsonak eta erakundeak, diseinu sozialaren eta teknologia sozialaren bidez.
Arabako Mendizale Federazioa elkarte-oinarria duen erakunde pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa, eta bere helburu nagusia, oro har, mendiko kirolen kirol-modalitatea sustatzea eta garatzea da, bere estatutuetan eta Arabako lurralde-eremu osoan zehazten diren modalitate guztietan.
Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, non Gipuzkoako adineko pertsonen eta ezgaitasuna duten pertsonen ongizatea sustatu nahi duen. Trizikloan irteera belaunaldi artekoen loturak eta erlazioak hobetzeko bide bat da, istorioak kontatu eta Donostiatik paseatzen den bitartean. Honela, adinekoek Donostiako zona berriak berezagutzen dituzte boluntarioek lagunduta, familiartekoek, bizilagunek, gizarte langileek... inklusioa eta komunitatea sortuaz.
Donostiako Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzaren Elizbarrutiko Zerbitzua Eliza Katolikoaren Erlijio Zerbitzua da, irabazi asmorik gabekoa, Espiritu eta/edo Erlijio zerbitzua eskaintzen duena, nahi ez duen bakardadean bizi diren pertsona gaixoak eta adinekoak bisitatuz eta lagunduz, euren ongizatea hobetzen saiatzeko eremu erlijioso edo espiritualetik, pertsonaren ongizateari eta pertsonaren duintasunari arreta integrala emanez, eta pertsonaren ongizateari laguntzeko.
Larrialdiko laguntza, gizarte ongizatea, osasunaren alorreko prestakuntza, istripuen prebentzioa, erreskatea, giza laguntza… Gipuzkoako DYAren historia, historia bizia da. Eta zuk idazten lagun diezagukezu. Animatzen zara?
EASO Abesbatza 1940 urtean sortu zen gizonezkoen abesbatza moduan eta gaur egun hainbat talde hartzen ditu bere baitan: gizonezkoa (EASO), emakumezkoak (ARAOZ), kapera gregorianista, mutikoak (EASO Eskolania), neskak (ARAOZ Gazte), gaztetxoak (EASO Txiki eta ARAOZ Gaztetxo) eta erretiratuak (Cum Jubilo).
Bere sorkuntzatik musika eta kultura zabaltzea izan da helburu, arreta berezia emanez euskal musika eta konpositoreei. Horretaz gain, beste musika estilo landu ditu hasieratik: sinfoniko-korala, opera, eliz-musika...
EASO Politeknikoa lanbide heziketako ikastetxe integratua da. Hasierako lanbide heziketa (erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak) ez ezik, etengabeko prestakuntza (langile eta langabetuentzako ikastaroak) ere ematen da bertan. Institutuan 10 lanbide familiatan trebatzeko erdi eta goi mailako zikloak ematen dira, A, B eta D ereduetan.
Espainiako Futbolari Ohien Elkarteen Federazioak (FEAFVk) 11 jokalariko futboleko lehen eta bigarren mailetako jokalari ohien elkarteak biltzen ditu.
Bakerako Hezkuntza Ikastaroak.
Zer dira? 10 tailer eta horietako bakoitzak bake pertsonalaren esanahia jorratzen du, eta parte-hartzaileei bizitza osoagoa bizitzen lagun diezaieketen baliabideak aurkitzen laguntzen die.
Gai hauek jorratzen dira: bakea, balioespena, barne Indarra, konziente izatea, argitasuna, ulermena, duintasuna, hautapena, itxaropena eta osotasuna.
Prem Rawaten hitzaldien laburpenak dituzten bideoetan oinarritua. Ez dute erlijio-orientaziorik. 80 herrialde baino gehiagoko kolektiboetan dituzten onurak egiaztatu dira.
Zumarraga–Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak eskaintzen dira.Eskola proiektu desberdinetan dabil buru-belarri: euskararen normalkuntza, elkarbizitza, hezkidetza, eskolako agenda 21, hezkuntza zientifikoa, bidelaguna, Golden 5, IKKI, IKT.
Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, eskolako ekitaldietan bizitza hartzen duena.
Zumarraga eta Urretxu, Guipuzkoa erdian kokatutako bi herri dira. Hurbilekoak ez direnek sarri nahasten dituzten herriak dira, Urola ibaiak soilik banatzen baititu.
Gero Axular, euskal kultura bultzatzen saiatzen den Donostiar dantza taldea da. 2004 urtean sortu zen, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileak, gure kultura gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu egin behar dela konturatu ziren. Geroztik zazpi ikuskizun plazaratu ditu eta baita ere Euskal-herritik kanpo gure kultura eta musika ezagutarazteko asmoz, Europa guztian zehar bidaiatzen saiatzen gara.
GIT irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta 30 urte baina gehiagoz iada bere zerbitzua ematen Gizpuzkoarrei. Egoera zailean dauden pertsonei entzuteko, laguntzeko eta sostengatzeko espazio bat eskaintzen dugu, egoera edo arazo desberdinengatik, batez ere egoera ahulean eta babesik gabe dauden pertsonei, gizarte-laguntza sare txikia dutelako. Gainera, GIT testuinguru egokia da askotariko problematikak detektatzeko eta prebenitzeko, bai eta beste baliabide eta/edo zerbitzu batzuetara bideratzeko ere (sozialak, osasun-zerbitzuak, elkarteak, etab.).
Lourdesko Ospitalitatearen izenarekin elizbarrutiko Elkarte Publiko bat sortua dago, eta 65 urte baino gehiago damarki boluntarioz osatuta eta gaixo eta ezinduei zerbitzua emanez.
Bere helburua asistentzia eta laguntza ematea da gaixo eta ezinduei, eta bereziki, Lourdesko santutegira urteroko erromesaldiarekin.
Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzak, hiritarren artean boluntariotza eta parte hartzea sustatzea eta bultzatzea du helburu. Horretarako informazio eta orientazioa eskaintzen die hiritarrei eta aholkularitza eta baliabideak Gipuzkoako elkarte sareari.
Haurtzaro Ikastola 1967an sortu zen herri ekimenari esker. Bitarte luze horretan, guraso, langile, oiartzuar laguntzaile eta ikasle askoren lana eta parte-hartzea izan da ikastolaren benetako bultzatzaile eta eragilea. Gaur egun herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea gara, eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko partaide.
Haur eta gazte oiartzuarrak pertsona gisara hezten laguntzen dugu, beren osotasunean, euskalduntasunean oinarrituz eta beste kulturak errespetatuz, naturarekiko adeitasuna sendotuz. Munduari begiratuko dieten ikasle euskaldunak, arduratsuak eta kritikoak formatzen ditugu
Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat, 1990 urtean sortua Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez, eta gure egitekoa da hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea.
Intxaurrondo Ikastola, D ereduko 2-12 urteko bitarteko haurrak jasotzen dituen ikastetxe publikoa da eta helburu nagusi batekin sortu zen: auzoan, euskaraz, kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Bide horri jarraituz, hauek dira gure ezaugarriak: euskalduna eta euskal kulturan errotua, auzokoa eta gertukoa, aniztasunari erantzuten diona, akonfesionala, eta konpentsatzailea, eleanitza, pertsonaren garapen integralaren sustatzaile, ingurunearekiko arduratsua eta berritzailea.
Jakintza Ikastola Antigua auzoan kokaturik dagoen D ereduko ikastetxe publikoa da. 50 urte baino gehiagoko ibilbide luzea du egina. Bertan HH2 urtetik hasi eta LH6. maila arteko ikasleak ditugu. Aniztasuna aberastasun iturri gisa hartuz, norberaren ezaugarri eta erritmoak errespetatuz, ikasle guztiek gaitasunak ahal bezain beste garatzea dugu erronka.
Guztiontzako ekitaldiak egiten ditu. Gure gaitasun artistikoak jarudera inklusiboaren bidez zabaltzen ditugu.
KZgunea Euskal Autonomia Erkidegoko telezentroen sare publikoa da, eta Teknologia Berriei buruzko doako formakuntza eskaintzen du. Ikastaro eta hitzaldien bidez, eten digitala gainditzeko, hau da, Internet eta teknologia berriak euskal herritar guztiengana hurbiltzeko helburuarekin lan egiten du KZguneak. Era berean, KZguneak laguntza eskaintzen die beste zerbitzu batzuei: IT Txartela, Mikroenpresa Digitala, BakQ eta Metaposta
Elizbarrutiaren gizarte ekimeneko ikastetxea da, itunpekoa, 0 urtetik hasi eta batxilergoko 2. mailarainoko eskolatzea hartzen duena. Donostialdean sustraituta gaude, eta apustu sendoa egiten dugu euskararen alde eta gure ingurune soziokulturalean txertatzeko.
Minbiziaren aurka borrokatzea, alde batetik, gaixotasun honek eragiten duen inpaktua leuntzeko, gizarteak egiten duen esfortzuaren adierazlea izaten eta bestetik, pertsonen bizitza hobetu
Gure ikastetxea kristau hezkuntzarako eliz jardunbidearen emaitza da. Aita Andres Coindrek karismaz eta era profetikoan abian jarri zuen Bihotz Sakratuaren Elizaren misioa jorratzen du: «Gazteria heztea eta Jaungoikoaren ezagutzan eta maitasunean bideratzea».
Nagusilan gobernuz kanpoko erakundea da; ez du irabazi asmorik, laguntza du helburu, eta apolitikoa eta akonfesionala da. Baztertuta, bakartuta edo egoera ahulean dauden adinekoei laguntza emateko, kontsolatzeko eta animatzeko prest dauden pertsonak biltzen ditu, batzuk erretirodunak eta beste batzuk ez.
Orixe ikastola duela 40 urte baino gehiago sortu zuten Donostiako Alde Zaharrean. Garai hartan, euskararekin konprometitutako guraso talde batek, Donostiako beste euskaldun batzuekin batera, apustu sendoa egitea erabaki zuen: seme alabak euskaraz heztea. Euskara izango zen hezkuntzarako hizkuntza bakarra, eta irakaskuntzaren kalitatea izango zen hezkuntza proiektuaren ezaugarri nagusia. Aitzindaria izan zen jardunbideetan, beste proiektu askoren eredu eta esperientzia ugariren iturri.
2009an sortu zen Donostian. Duela gutxi interes publiko aitortza eman zaio.
Gure helburu nagusia: "zainketa aringarriak eta mina baretzea bi giza-eskubide bezela onartuak izatea, are eta gehiago egoera terminal batean eta baliabide eskasak dituzten Latinoamerika eta Afrikako herrialdeetan osasun sistemetan sartu ahal izatea.". Hori posible dela baloratzen dugu nazioarteko kooperazioaren bitartez profesionalak formatzen gai hauetan, eta irakaskuntzako ikerketa proiektuei epoioa ematen, eta baita ere estruktura aringarriak eta antialgikoak sortzen herrialde behartsuetan.
Gipuzkoan zehazki, fomakuntza jardunaldiak eskeintzen ditugu eta boluntariotzaren bitartez gaixotasun kronikoa eta aurreratua dutenei eta beraien familiei, bakarrik dauden pertsonei, egoitzetan bizi direnei edo ospitalean daudenei, laguntza eskeintzen diegu.
Pedro Mª Otaño Ikastetxea Zizurkilen kokatua dago eta Ikas Komunitatean oinarritutako ikastetxea da. Ikastetxearen ezaugarri garrantzitsuena ikasleek, gurasoek eta irakasleek beraien artean duten elkarrekintza sakona da. Eskolak berak herriko eragileekin egiten duen lana indar-gune handia da ere. Era honetan, Matia Fundazioko Fraisoroko aiton-amonekin dugun hartu-emana eta beraiekin batera burutzen ditugun jarduerak azpimarratzekoak dira.
Real Sociedad FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko erakundea da. Kirolaren, gizartearen eta kulturaren alorretako jarduerak sustatzea da haren helburu nagusia.
Rotary irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da, sektore ezaberdinetako boluntarioek osatutakoa. Gizarte proiektuak aurrera eramatea du helburu, bai bertakoak, baita nazioartekoak ere, batzuetan berezkoak eta beste batzuetan beste elkarte batzuekin kolaboratzen.
San Ignacio Ikastetxeko (Donostiako Jesuitak) ikasleen boluntariotza programak helburu du aisialdiko ekintzen bitartez belaunaldi arteko erlazioak hobetzea. Adineko pertsona eta dibertsitate funtzionala dutenak eta gazteen arteko erlazioak sustatzeko asmo argia dauka, eta doakotasun eta zerbitzu ekintzatik, gure ingurua eta gizartea hobetzeko gaitasuna izan dezagun.
Ikasleak beraien aukeraz parte hartzen duten boluntariotza programa honek hiru zutabe ditu: FORMAKUNTZA, ESPERIENTZIA erakundeetan (17 erakundekin elkarlanean) eta bizitzakoaren eta ikasitakoaren talde eta banakako AUSNARKETA.
San Rafael neska itsuen eskola 1905.z geroztik dago Donostian zerbitzua ematen. "La Pía Unión de St. Domingo"k zuzendua ondoren San Rafael Fundazioa sortzeko.
San Rafael Etxebizitza komunitarioak helburu du behar bereziak dituzten pertsonak artatzea, ezgaitasun mota baten bat dutenak eta menpekotasun arin edo moderatuarekin. Pertsona hauek beraien etxebizitzetan egoteko eta bizi kalitate ona mantentzeko zaitasunak eduki ditzazkete. Etengabeko arreta pertsonalizatua eskeintzen duen familiarteko giro eta inguru seguro bat duen etxebizitza da. Helburua bizi-kalitate duin, alai eta afektiboa hobetzea edo mantentzea da, beraien autonomia sustatuaz, ingurugiro seguru eta estrukturatzailean. Erlazioak errespetuan, maitasunean eta zuhurtzian oinarrituak dira. Etxebizitza baten antzekoena da, bere etxe berria. Afizioak mantendu, nahiak, egunerokotasunean parte hartu eta beraien lorpenekin disfrutatzea da lehentasunetako bat. Era berean, borondatez bere denbora eskeintzen duten pertsonen sare bat sortzen ari gara, San Rafaelen bizi diren pertsonentzako laguntzan bihurtzen dena eta bertan bizi diren pertsonek bihotz-bihotzez eskertzen dutena. Garrantzitsuena nola bizi nahi den jakitea da. Etxe bat bertan bizi diren pertsonek osatzen dute.
1968z geroztik Ibaetako auzoan dagoen ikastetxea gara. Teresariar Eskola Fundazioaren parte gara. Pertsona autonomoak, arduratsuak, ekintzaileak eta gizarte eraldatzaile direnak, ezberdintasuna aberasgarri jotzen dutenak, eta justizia, bakea eta giza-eskubideekin konprometituak hezitzen ditugu kristau baloreetatik. Ikasle bakoitzaren garapen eta ikaskuntzak sustatzen dituzten metodologia eta teknologia berrien alde jotzen dugu.
Bakearen eta hazkunde espiritualaren kultura soziala sustatzea, pertsona eta bere ingurunea ondo hiltzea erraztuko duena.
Zumaienan egiten ari garen eskola ez da metodologia edo moda huts bat, FILOSOFIA bat da, ZIENTZIAN oinarritutako filosofia. Ikastetxeko langile eta familiak, profesional eta entitate ezberdinekin elkarlanean, eraldaketa sozialerako eskola egiten dihardugu mundu mailan ezarritako 2030 agendako helburuak oinarri harturik.