Albisteak

Txakolinaren moldakortasuna - Tailer solidarioa

Ostirala, Abuztua 24, 2018

Elikagai eta edarien arteko ezkontza egitea ekintza dibertigarri eta liluragarria da.

Tailer honetan Hiruzta Txakolinak zapore ezberdin askorekin ezkontzeko dituen ezaugarriak ezagutuko ditugu, bere ezaugarri organoleptikoak ardo moldakorra izatea eragiten dute eta. Eta txakolinaren ezaugarri hau probatu ahal izateko, zentzumenekin jolastuko dugu, non elikagai ezberdinen bitartez ikusten joango garen ardoa nola aldatzen joaten den eta egokitzen den zapore ezberdinei. Maria Lluch enologak gure zentzumenak prueban jarriko ditu tailer dibertigarri batean, eta hau bere kolaborazioa eta Hiruzta Bodegaren kolaborazioari esker egin ahal izango dugu.

Bildutako diru guztia Kultura Bir-sortzen  ekimenera zuzenduko da, eta gutxi gutxi falta zaigu osatzeko beraz... ezin duzu galdu!

Plaza mugatuak dira eta beharrezkoa da erreserba egitea info@matiazaleak.net edo 618344020 telefonoan.

Tailerra Irailak 8an izango da 12etan Hiruzta Bodegan

Ematea: 15€ pertsonako izango da. Idatzi edo deitu eta izena eman!

Kolaboratzaileak: