Albisteak

MatiaZaleaken Laugarren Urteroko Ekitaldia

Ostirala, Azaroa 2, 2018

Aurreko Urriaren 30a ospakizun eta aitortza eguna izan zen. 280 MatiaZale inguru, arlo ezberdinetatik, Orona Fundazioan bildu ginen. MatiaZaleaken IV. Urteroko Ekitaldia ospatu genuen, eta ekimenen errepaso bat egin genuen. eta Matia Fundazioarekin kolaboratzen duten boluntario batzuen aitortza. Angel bezelako boluntarioak, Hurkoatik dator eta astero pertsona bati laguntzen dio eta beti bere beharrak bainao haratago joaten saiatzen da. Prem Rawat Fundazioa baita ere, taldean Bakearen Aldeko Programa bat egiten dutelako, behar espiritualei erantzuna emanaz.. Eta gehiago aurtengo honetan aitortuak izan direnak, baina sare osoaren eredu dira eta pertsonek egiten dutenaren ekarpenaren eredu: pertsonak pertsonari, lagunduaz, eta batuaz guztien artean.

Hausnarketa egin genuen baita ere, ikuspegi ezberdinetatik, nola sortzen dugun zaintzen duen gizartea. Dorthe Pedersen eta Iñigo Munilla izan genituen (CWA Copehagen eta CWA Donostiako Kofundatzaileak), boluntarioaren ikuspegia ematen. Arlo profesionaletik Paqui Álvarez, auxiliarra. Eta Mayte Sanchoren ekarpenak, Matia Fundazioko plangintza arduraduna.

Urtero Ohorezko MatiaZale bat aitortzen dugu baita ere, eta aurtengo honetan NAGUSILAN izan dugu aitortua, eta Aquariumaren eskutik jaso du BESARKADA. NAGUSILAN bolunatrioen elkarte bat da eta duela urte askotatik laguntzen diete Matian bizi diren pertsonei, oso era ezberdinetan eta beti ere beharrei erantzuna emateko asmoz eta egokitzeko asmoz. Jose Luis Elosuak jaso zuen (Naguislan) Jose Luis Espelen eskutik (Donostiako Aquariuma).

Gogoratu MatiaZale kopurua iada 700etik gora dugula, eta hemendikan animatu nahi zaituztegu erregistraturik ez zaudetenoi, izena ematera. Erraza da eta tarteka posta elektroniko bitartez jasoko duzue boletina albisteekin. Hemen eman izena. 

Eskerrik beroena kolaboratzaile guztiei, oso era ezberdinetan lortzen dutelako hau aurrera eramatea: Orona Fundazioa, Bodegas Olarra, Martiko, Hiruzta Bodega, Diametro 200, DYA Gipuzkoa, NazaretGero Axular eta Donostia Lagunkoia.

Hementxe argazki batzuk.

Jarraituko dugu.... adi egon!