Ekimen honek ezinegon artistikoak bilatu eta erantzuna eman nahi die. Bertan IZA zentroan bizi diren ezgaitasun fisikoa duten 7 pertsonek partehartuko dute. Pertsona hauek elementuen erabileran eta materialekin, zentzu berezi bat dute, eta artearen bitartez aditzaera emateko baita ere (arte plastikoak, argazkigintza, musika...). Beraz, gizarte proiektu eta artistikoa da eta museoak, artistak eta langileek ezagutu, ikasi eta dimentsioak lantzeko aukera ematen diguten.
Sesioetarako garraio egokituan joango gara museoraino. Lehen sesioa ezagutzarako izango da. Hurrengo 3 sesioak Juanjo Aranguren artistarekin izango dira, nork espazioaren zentzua gorputzarekin ezagutzen lagunduko digu, eta berziklatutako materialekin eskulturak lantzen. Eta emaitza gisa, gure eskultura propioak egin zementoarekin.
Saio guztien ondoren, sortutako eskulturak denbora batez Museo Cementos Rezolan egongo dira, partehartzaileen emaitzei beraien espazioa emanaz, historiaren parte izanez, zementuaren aniztasunaren islada eta gizarte aitortza bezala.
Egoera honetan, Museo Cementos Rezola laborategi biurtzen da eta bere ateak esperimentaziora irekitzen ditu, MatiaZaleak ekimen batekin aktiboki partehartuaz espazioa, ezagutza, materiala, eta langile eta artistarekin.
Jarritako aurrekontua osotasunean egokitutako garraiorako da, bertaratu ahal izateko saioetara. Gutxi falta zaigu lortzeko. Zure ekarpena egin nahi?
Proiektuaren egoera: Bukatuta
31 MatiaZaleei esker, beraien ekarpenarekin lortu dugu garraioa!
Irailean hasi ginen esperientzia artistiko honekin. Lehen eguna ezagutzeko izan zen, irudi, azal, argazki eta teknika ezberdinen bitartez, Juanjo bidelagun genuela.
Eta hortik aurrera iada sortze, diseinu eta bolumen prozesu batean sartu ginen partehartzaile guztiak.
Buruan sortutako irudiak, zementuz sortu eta eraikitzea oso prozesu librea eta polita izan da. Izan ere, buruan ez daukagu mugarik, eta gu izan gaitezke, norbanakoa, bakarra... Ondoren, errealitatera eraman eta sortzen, ikusi ahal izan dugu bakoitzak ze elementu ezberdin sortu duen.
Urrian bukatu prozesua, erakusketa ibiltari gisa MatiaZaleak ekitaldian egon zen erakusgai Urriaren 30ean, eta ondoren Museum Cementos Rezolan egon da Azaro erdirarte.
Hemen argazki batzuk.