Haurtzaro Ikastola 1967an sortu zen herri ekimenari esker. Bitarte luze horretan, guraso, langile, oiartzuar laguntzaile eta ikasle askoren lana eta parte-hartzea izan da ikastolaren benetako bultzatzaile eta eragilea. Gaur egun herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea gara, eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko partaide.

Haur eta gazte oiartzuarrak pertsona gisara hezten laguntzen dugu, beren osotasunean, euskalduntasunean oinarrituz eta beste kulturak errespetatuz, naturarekiko adeitasuna sendotuz. Munduari begiratuko dieten ikasle euskaldunak, arduratsuak eta kritikoak formatzen ditugu

Euskara

Tipo de colaborador:

URL: 
https://www.haurtzaroikastola.eus/