Berriro ere, ELKARREKIN

Isolamendu-denbora luzeegia eta bisitarik ez adinekoen egoitzetan, eta tableten bidez gure familiakin konektatzeko beharra dugu.

Bukatuta
36
Emaile

Pandemiak behar berriak eta kolaborazio berriak ireki ditu. Kasu honetan, Goteo Fundazioaren #canalzerori esker, martxan jarri genuen ekimen berri bat.. Sartu hemen

""""""""""""""

COVID19ren pandemiak orain arte ezezaguna zen egoera sortzen ari da . 2020ko martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak konfinamendura behartzen gaitu, eta, behar beharrezkoa ez bada, ezin etxetik atera. Birusaren hedapena eragozteko hartutako neurrietako bat.

Indarrean dagoen alerta-egoera ezarri baino aste batzuk lehenago, beste herrialde batzuetatik iristen zen esperientziari esker, bagenekien adineko pertsonak bereziki kalteberak zirela infekzio biriko horren aurrean. Hori dela eta, Gipuzkoako egoitzetan dagoeneko hartuak ziren zentroetarako sarbidea mugatzeko neurriak, bai eta irteerak eta beste jarduera batzuk ere

Matia Fundazioak 8 egoitza ditu, eta horietan 843 adineko bizi dira, ia 800 langilerekin batera, askotariko beharrei erantzuten saiatuz.

Gaur egungo konfinamenduak zaildu egiten du pertsonak elkarbizitzea eta gizartean parte hartzea. Beste era batera bizi gara, gure maiteetatik isolatuago.
Ohituak gauden errutina eta gure jendea faltan botatzen ditugu. Gaur egun inoiz baino gehiago ulertzen dugu ohiko bisita horien balioa, hurbileko pertsona horren berotasuna, gutaz kezkatzen dena, eskutik maitasunez hartzen gaituztenean... Hori gabe egunak luzeagoak bihurtzen dira. Eta gainera, ondo zaindu eta lagundu arren... ziurgabetasuna beti dago presente.

Horregatik guztiagatik, kanpoaldearekin ber-konektatzeko bideari ekin genion, teknologia berriak erabiliz. Horretarako tabletak erosi ditugu, gure familiei bideo-deiak egin ahal izateko. Ez bakarrik haien berri izateko eta familiei lasaitasuna eskaintzeko, baita hemen bizi direnek beren ohiko maitasun "dosia" jaso dezaten ere. Denok jakin behar dugu guztioi buruz, eta elkar ikusi, eta sentitu, egoera horretan modu birtualean bada ere.

Eman dizkiguten eta eskuratu ditugun gailuez gain, gure zentroetan bizi diren pertsonen eta haien familien arteko komunikazioa hobetu eta areagotu nahi dugu. Ahalegin handiak egiten ari gara. Eta, horregatik, zenbat eta gailu gehiago eduki, orduan eta hobeto. Kanpaina honek beharrezko aurrekontua lortuko du gailuak erosten jarraitzeko eta topaketa mota horiek zabaltzeko. Izan ere, komunikazio mota hori oso positiboa da, eta argi daukagu geratzeko iritsi dela.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • Konektatu eta elkarri buruz jakin. Familiek adinekoak ikusi eta haiekin hitz egin ahal izatea, eta adinekoek haietaz ere jakin ahal izatea eta hurbiltasun-une bat bizi ahal izatea.

  • Ingurunearekiko isolamendua saihestea.

  • Teknologiara hurbiltzea (profesionalak eta adinekoak) eta gure eguneroko errutinetan txertatzea, gure etxe bakoitzaren prozesuan erraztasun integratuko tresna gisa.

Proiektuaren onuradunak gure zentroetan bizi diren pertsonak, baina baita haien senideak, lagunak eta gertuko ingurunea ere izango lirateke.

Baina proiektu hau gu guztioi zuzenduta dago, gizartean sortzen diren beharrei erantzuteko eta horiekin konprometitzeko modu bat delako. Etorkizuneko ereduak eraikitzea da

 

"""""""""""""""""""""""

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Kanpaina bukatu zen Goteon Ekainaren 16an: 36 pertsonek lagundu ziguten eta 2234€ bildu genituen eta hona hemen laguntzaileetako batzuk: Arturo Tamayo, Mª Luisa Guibert, Jose Manuel Giral, Mertxe Zubillaga, Manu Azarola, Jose Mª Larrañaga, Mª Asunción Blanca, Xana, Amaia Kriado, Agustin Jimenez, Esteban Acha, Jon Elortza, Nagore Asensio, Mila Alustiza, Ainitze Azurmendi, Tomas Rujas, Ana Sanchez, Amaia Adrian... eta beste hainbeste...

Zuri ere gustatu bazaizu eta lagundu nahi badezu, ahal duzu hemendik. Pandemia pentsatutakoa baina gehiago luzatzen ari da eta beharra dago oraindik elkar konektatzeko.

Bisita eta irteera gabe jarraitzen dugu. Lagunduko?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Fraisoro - Matia Fundazioa

Musikarekin edonora

Musika bizitza da, eta bizitza musika da.

Gure bizitzan zehar egiten dugun ibilaldian, presente dago musika, urteetan zehar eta era askotara beti.

Horregatik, musika egin, ikasi eta gozatu nahi dugu.

7505€
100.06666666667
Helburua: 7.500 €

Hausnartu eta ekin

Iraupen luzeko zainketei eta laguntzei buruzko hausnarketa: Gizarte osoa eta boluntarioak inplikatzen dituen erronka.