Albisteak

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Asteartea, Maiatza 19, 2020

Oraingoan beste elkarlan batean murgilduta gaude, mendira itzultzea ahalbidetzen diguna.

Pertsona bakoitza desberdina da, eta bakoitzak gure zaletasunak ditugu, eta hoiei esker gozatu eta irribarre egiten dugu. Euskal Herriak orografia bat du, eta orografia horrek eragiten du mendira, naturara, handitasun horretara hurbiltzea, eta, ondorioz, hemen inguruan mendizale eta profesional handi asko daude, beren ibilbideagatik mundu osoan ezagunak direnak.

Matia Fundazioan bizi-proiektuei jarraipena eman nahi diegu, eta jarduera esanguratsuak egin, pertsona bakoitzarengan desberdinak direnak. Urteak betetzeak ez du zertan suposatu behar gustatzen zaizkigun gauzekiko haustura. Hori dela eta, jarduera honek zentzua du: Alex Txikon eta mendizaletasuna duten Matian bizi diren pertsonak, bideokonferentzia bidezko topaketak eginez. Izan ere, pandemia globaleko une honek ez digu uzten fisikoki elkarrekin egoten, baina teknologia aplikatzen dugu gustatzen zaizkigun gauzak egiten jarraitzeko, eta, aldi berean, albisteez pixka bat ahazteko, eta imaginazioa erabiliaz bada ere mendira joaten gara. Alex Txikonek laguntzen digu gogoratzen, gozatzen, barre mordo bat egiten eta asko ikasten. Eta izenburua ere jarri diogu: "Altuerako topaketak Alex Txikonekin".

La Caixa Fundazioaren eta Aware eta Elurren lankidetzaren bidez, Alex Txikon astero egoten da bideokonferentzia bidez Matia Fundazioko 3 zentrotan bizi diren 6 pertsonekin. Beti presente dagoen umorearekin, Alexek bizipenak kontatzen dizkigu, goi mendiko bitxikeriak, gure oroitzapenei buruz galdetzen digu, gure esperientzia, mendiak, ibilbideak... eta esperientzia liluragarria da. Irribarrea beti presente, eta barre eta algara asko baita ere, eta elkartze honek ondoren uzten digun poza, ongizatea da.

Beraz, topaketekin jarraituko dugu birtualki, osasun-larrialdiak aurrez aurre egoteko aukera eman arte, eta auskalo, agian denok batera itzuliko gara mendira!