MatiaZaleak urteroko VI. ekitaldia
Seigarren urtez jarraian, iritsi da MatiaZaleaken urteko VI ekitaldia. MatiaZaleak sareko pertsonak eta eragileak elkartzeko gune bat da ekitaldi hau, eta, bereziki, pertsona eta erakunde boluntario eta kolaboratzaileak aintzatesteko eta eskertzeko gune bat.
Aurten, 2020an, ezin izan da besteak bezalakoa izan, eta ezin izan dugu ekitaldi presentziala egin murgilduta gauden pandemiagatik. Baina bizitza ez da gelditzen, eta egokitu egin behar dugu.
Nabarmentzekoa da, hain urte korapilatsu honetan, komunitateak handitzen jarraitu duela, ia 1.000 MatiaZale dituela, eta hainbat ekimen abiarazi direla, horietako asko COVID-19ak sortutako egoerarekin lotuta.
Pandemiaren garaian estereotipoei eta zahartzeari buruz egindako ikerketa baten emaitzak aurkeztu dira. Azterlan honek honelako datuak uzten dizkigu:
• Pertsonen %53ak uste du adinekoek konfinamendu-murrizketa handiagoak izan beharko lituzketela beste adin-talde batzuek baino.
• Adineko pertsonen %76ak beste adin-talde batzuek baino beldur handiagoa diote kutsatzeari.
• Pertsonen %67ak uste du adinekoak beste adin-talde batzuk baino zama handiagoa direla osasun eta ekonomia-sistemarako.
Alex Txikon, MatiaZaleak 2020
Alex Txikonek 2020ko MatiaZaleak aitortza jaso du Txema Odriozola EuskoFederpeneko presidente ohiaren eskutik. Alexek hilabeteak daramatza MatiaZaleakekin elkarlanean, zentro ezberdinetan bizi diren eta mendizale amorratuak diren pertsonekin online topaketak eginez. Topaketa horiei esker, gai, kezka, erresilientzia, gainditzeak… eta guzi hori profesional baten eskutik ikasi eta gozatzeko aukera daukagu. Zalantzarik gabe, Alexen eskuzabaltasunari eta entregari esker, ibilbide luzeko ekimena da hau.
Alex Txikonekin batera, pandemia honetan zehar Matia Fundazioa babesten ari diren boluntario, erakunde eta kolaboratzaile guztiei esker ona adierazi diegu ere ekitaldian.
Ekimenak:
• #CIENFLUENCERS: nola etiketatzen dugu zahartzea komunikabide digitaletan? Zer pentsatzen dugu, baina gero zer idazten dugu horri buruz? Etiketa negatiboak erabiltzen ditugu? Horri buruzko ikerketa bat egin nahi dugu, eta, aldi berean, ikus-entzunezko bilduma bat sortu, ikusgai jartzeko eta sentsibilizatzeko asmoz.
• NI ERE BANOA: Ekimen horren helburua irteerak modu normalizatuan egitea da, oso talde txikietan, eta parte hartzaileei benetan interesatzen zaien gaietan, haietako bakoitzaren nahiei erantzunez. Planak, egitekoak, gutako edozeinek egingo lituzkeen bezala.
• AMONAREN IPUINA. Sortutako ipuinaren izena "Miren Matian" da, eta modu digitalean eskura daiteke. Egileak adineko lau emakume dira. Iñaki Sainz de Murietaren laguntzarekin eta Sofia Herbonen irudiekin, beren haurtzaroa eta bizitza kontatu nahi izan dizkigute, eta beren kezketara hurbildu.
• MUSIKAREKIN EDONORA. Abian den ekimena, Zizurkilgo Fraisoro zentroan bizi diren pertsonak astero musika-eskoletara joateko aukera izan dezaten, modu normalizatuan, musika-eskolan. Ekimen honek, musikaren onurez gain, normalizazio eta integrazio komunitarioa du helburu.
Pandemiaren bitarteko ekimenak
• #ESKUTIZAKNAGUSI. Konfinamenduan zehar jaso ditugun gutunak, mezuak eta irudiak elkartu ditugu, egun horien isla, idaztzi islatutako sentimenduak.
• COVIDaren bizipenak; kontatuko al dizkiogu elkarri? Ekimen hau, orain kanpainan dagoena, Gipuzkoako Foru Aldundiak MetaKultura kanpainarako hautatutako proiektuetako bat izan da, eta horregatik, lortzen ditugun dohaintza guztiak Aldundiak berak bikoizten ditu. Helburua zentroetan taldeak egitea da, Coviden izandako bizipenei buruz hausnartzeko eta bizipen horiek partekatzeko. Hortik aurrera, artean bihurtu nahi ditugu, eta lekukotasun gisa gera dadila edizio digital bat guztiontzako.
Hurrengo urtean ELKARTU ahal izatea espero dugu