Albisteak

#100fluencers MARTXAN daukagu

Asteartea, Maiatza 25, 2021

Duela egun batzuk, #100fluencers proiektua abiarazi genuen: gizarte osoa eta adin guztietako pertsonak mobilizatzea helburu duen proiektua da, adinekoen integrazioa mundu digitalean eta estereotipoak ezabatzea elkarrekin bilatzeko. Adineko pertsonak gaur egun inoiz baino mundu digitalagoarekin konektatzea da helburua.

Proiektuari buruzko informazio osoa duzue hemen, baita laguntzeko moduak ere.

Proiektu honetan, Guuk, komunikazioen teleoperadorea, laguntzaile gisa batu da, eta konpromiso eta ahalegin sendoa hartu du #100fluencers egiteko behar den aurrekontua lortzen laguntzeko. #100fluencers bidez egindako alta bakoitzeko, Guuk-ek diru kopuru bat emango du proiekturako. Horrela, bezero berriarentzako kostu ekonomiko handiagorik gabe, #100fluencers-eri laguntzen diogu, eta berriz konektatu. Lagunduko diguzu?