Albisteak

Abenduak 5, Boluntariotzaren Eguna

Ostirala, Abendua 3, 2021

Gaur, Abenduak 5, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da, eta PrestAKzioaren parte den bideo bat hurbildu nahi dizuegu. Proiektu hau amaitzen ari gara, Kutxa Fundazioak finantzatuta, eta Gipuzkoako boluntarioak PZAn trebatzea du helburu.

Bideoak Mª Carmen, Adinkideko boluntaria, eta Isabel, Vivir un Buen Morir Fundazioko boluntariaren testigantza eta bizipenak biltzen ditu.

Zerk bultzatu zituen boluntariotzara. Beraien esperientzia. Nola laguntzen diete pertsonei. Zer egiten dute. Nola kokatzen diren erlazioan. Pertsonaren bizitzaren eta gustoko gauzen historia ezagutzearen garrantzia.

Zalantzarik gabe, lekukotasun errealak eta anitzak, baina parekotasunak dituztenak.

Boluntarioen ekarpena laguntzen duten pertsonen bizitzan eta gizartean, kalkulaezina da, eta eskuzabaltasun eta konpromiso keinua da.

Balio beza bideo honek eta egun honek aitorpen eta esker on gisa boluntario guztiei eta horiek antolatzen dituzten erakunde guztiei.

Eta, aldi berean, gutako bakoitzak gogoeta egiteko eta geure burua aktibatzeko deia: BOLUNTARIOTZA EGIN DEZAKEGU. Gai al gara gure agenda antolatzeko eta besteen alde denbora pixka bat emateko?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu, aukera asko daude eta.