NIK ERE BAI

Ekimen honek "ahotsa jartzen du".

Bukatuta
3
Emaile
13000€
100
Helburua 13.000€

Ekimen hau NI ERE BANOA eta NERE ETXEAren jarraipena da (bigarren zatiak batzuetan hobeak direlako)

Bietan, Caixabank, Grupo Easo Motor eta Caixabank Consumer Finance erakundeen laguntza dugu, eta oraingo honetan, haien laguntzari eta konfiantzari esker, oso garrantzitsuak diren eta pertsonen zentzuarekin bizitza hobetzea lortzen duten bi ildoekin jarraitzeko aukera dugu: espazio atseginak eta etxeko espazioak sortuz, eta komunitatean integratzea sustatzen duten jarduera esanguratsuak eginez:

Proiektu honen zati bat espazioen hobekuntzekin jarraitzera bideratu dugu, bertan bizi diren pertsonek etxean giro abegikorrak, esanguratsuak eta aukeratuak izateko. Ingurua oso garrantzitsua da atsegina izan dadin, gure espazioa dela sentiaraziz, eta zentzu guztietan irisgarria izan dadin.

Proiektu honen beste zatia pertsonek modu parte-hartzailean egitea aukeratu duten jarduerak egitera bideratzen da, beren bizitzetan garrantzitsuak direlako, zentzua eta koherentzia dutelako, komunitatearekiko harremana eta lotura sortu, eta beren bizi-kalitateari onurak ekartzen dizkiotelako. Proiektu eta laguntza hau gabe, ezingo lirateke jarduera hauek burutu.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu kolaboratzaileei, IZAn bizi diren pertsonei, ingurukoei eta gizarteari ere aukera hau eskaintzeagatik; izan ere, parte hartzen dugunean eta integratuta gaudenean, pertsona horiek irabazteaz gain, gizarteak ere irabazten du pertsona horien parte-hartzearekin, gizarte inklusiboa eta erreala sortuz.

 

Proiektuaren egoera: Abian

2024 URRIA: Esaten da denbora azkar doala ondo zaudenean... eta hala izan da. Konturatu gabe, urte bat pasa da ekimen hau planifikatzen hasi ginenetik: ze aldaketa egin goxoago aurkitzeko, eta zer egiteko gogo eta beharra zegoen aztertu eta galdetzen hasi ginenetik: zer nahi degu egin? Erantzuna argia zen, eta hala antolatu genuen.

Urte hau azkar pasa da, espazioak egokitu, neurriak hartu, erosketak egin... eta komunitatean eta kanpoan egiteko aukerak aztertu, antolatu, mugak gainditu...

Guztira 29 irteera egin ditugu: futbol partidoetara, eskupilota ikustera frontoira, zaldian ibiltzera, zinemara, fisioterapia igerilekuan... denetarik egiteko tartea eta indarra izan degu. Baina batez ere pertsonen interesguneei erantzuna emateko aukera izan degu, eta beraiengan esperientzia honek eragindako onurak eta poza sentitu.

Ekintza honen laguntzaileei: MILA ESKER horrelako ekintzak bideratzeko aukera emateagatik, gizarteratzea sustatzen dutenak.

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

San Martin- Azpeitia

Futbol talde berri bat Azpeitian

San Martin-en hasi da jokoa!

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €