Martiko

1986az geroztik zure mahairaino eramaten ditugu ahatekirik onenak, kalitate gorenekoak eta elikagaien segurtasun osoarekin, preziorik onenean. 

Euskara

LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa banka egiteko beste modu bat da, lankidetzan eta gure gizartearekiko konpromisoan oinarritua. Gure helburu nagusia: bezero bakoitzaren gogobetetasuna eta geure inguruan aberastasuna eta enplegua sortzea.

Euskara

Hiruzta Bodega

Rekalde familiaren ametsa. Familia txakolinzale horrek ilusioz eta gogoz berreskuratu du ardo horren prestakuntzaren mendetako tradizioa Hondarribian, Hondarribi Zuri ardoaren jaioterrian.

Gaur egun berezitasun hau duten 14 inportatzaile baino gehiagok konfiatzen dute Hiruzta bodegan, ardogintzan nazio eta nazioarteko agerkunde bezala aitortzen dena.

Upategi eta Jatetxearen inguruan 11 hektarea mahasti daude, gastronomia maitatzen duten pertsonentzat pentsatua. Toki ezberdin bat eta berezia kalitatezko euskal gastronomia disfrutatzeko.

Euskara

Aquarium San Sebastián

Donostiako aquariuma Euskadin gehien bisitatzen den ekipamenduetako bat da. Urtean 300.000 bisitari inguru hartzen ditu. Nahitaezko bisita da Donostiara etortzen diren guztientzat. Hiriko leku xarmagarrietako batean dago, Donostiako portuan, Alde Zaharraren alboan. Eskaintza gastronomiko zabala aurkituko duzu bertan, erdigunetik minutu gutxira.

Euskara

Ekimenak

Ezerk ez du adore gehiago ematen, laguntzen duzun horren bizitza hobetu egin dela ikusteak baino. Matian zenbait proiektu abiarazi ditugu crowdfunding sozialari esker. Ekimen horiek erakusten digute, laguntza txiki batez belaunaldi oso baten bizitza hobetu daitekeela. Sartu eta ikusiko duzu zer erraz aldatzen duen keinu batek haren mundua. 

Ezagutu proiektuak

Euskara

Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide eta, zure laguntzari esker, adineko askoren eta desgaitasuna duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu. Izan ere, ekimen horiek ezinezkoak izango lirateke laguntza hori gabe.

EZAUGARRIAK

Zeuk erabakiko duzu noiz eman alta eta noiz baja.

Zeuk erabakiko duzu zer ekarpen egin nahi duzun (hilean, hiru hilean, urtean… behin).

 

Euskara

Dohaintza puntualak

Egiten dituzun dohaintzak oso osorik ekimenetara bideratuko ditugu, eta aukera izango duzu webgunearen bidez nahiz buletin elektronikoaren bidez haren jarraipena egiteko. Ekimen horien bitartez, adineko askoren eta desgaitasunen bat duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu.

Zure diru sarrera ONLINE egin dezakezu, edota kontu honetan bestela:

Kutxabank: ES06 2095 5206 03 1060049466 (diru sarreraren arrazoian, "MatiaZaleak- izen eta abizena" idatzi behar da kontzeptutzat).

Euskara

Orriak