2024 Nazioarteko Boluntariotzaren Eguna
Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta MatiaZaleaketik eskerrak eman nahi dizkiegu boluntariotzaren bidez zuen denbora eta ahalegina eskaintzen duzuen pertsona eta erakunde guztiei, kasu honetan pertsonen bizitza hobetzeko eta beren zeregin esanguratsuetan laguntzeko, zuen laguntzarekin soilik bete daitezkeen premiei erantzunez.
Gaur topaketa bat egin dugu Nagusilan eta Adinkide elkarteetako boluntarioekin, Matiako hainbat zentrotan lorezaintzan eta baratzezaintzan diharduten boluntarioekin. Talde txiki hau handituz doa pixkanaka, eta pertsonei laguntzeko duen modua esanguratsua dena eta bi aldeei gustatzen zaiena egitean oinarritzen da: landareak zaintzea, ingurunea zaintzea, eta, bitartean, ezagutza partekatzea, bizipenak pilatzea. Landareetatik, gizakira.
Eskerrik asko gurekin zaudeten boluntario guztioi! Era oso anitzetan gainera!
Zu ere animatuko zinateke? Jar zaitez harremanetan, ziur zaletasun, une, ezagutza edo talenturen bat partekatu ahal dezula!