Albisteak

Baditugu ia ideia lehiaketaren irabazleak!

Asteazkena, Azaroa 28, 2018

Berri eman ahal dugu ia lehiaketaren emaitzaren inguruan, MatiaZaleak ekitaldian pixkat aurreratu genizuen bezala. Urrian MatiaZaleak komisio mixtoa bildu zen erabakitzeko, non elkarte, zentro, formakuntza zentro, familiarteko, langile, patrono eta abarren ordezkariak dauden, MatiaZaleaken dibertistatearen islada.

Lehen sei sailkatuak jaso dute beraien saria La Perla Talaso-Sporten kolaborazioari esker, eta honako hauek izan dira:

  1. Lahen sailkatua ITSASORA BEGIRA: pertsonen arteko erlazioak eta itsasoko uraren onurak nahasten dituen programa bat. Elizaraneko lantaldean aurkeztua.
  2. Bigarren sailkatua ZURE ABESTI GUSTOKOENA: saririk gabeko musika txapelketa bat, non bakoitzak bere gustoko abestia gogoratu dezaken, bizitzako momentu bat gogorarazten digun abesti hori. Alma eta Gurutzek aurkeztua..
  3. Hirugarren sailkatua MATIAMARKET / ARTERAPIA: artelanak egin eta zabaldu eta salgai jarri online plataforma bitartez. Estherrek aurkeztua.
  4. Laugarren sailkatua GAIXOTASUN AURRERATUAK DITUZTEN PERTSONEKIN ANIMALIEK LAGUNDURIKO TERAPIA: txakurrekin terapia Bermingham Ospitaleko Zainketa Aringarrien unitatean. Lorik aurkeztua.
  5. Bosgarren klasifikatua SENTITZEN IKASI: ChiKung erabili norberaren ezagutza eta erlajazioa lantzeko herramienta gisa, adineko pertsonentzat eta beraien inguruarentzat.
  6. Seigarren sailkatua PHARMATIA: pertsonak eta famlartekoek tratamentua kontsultatu ahal izateko herramienta bat, komunikazioaren hobekuntza bezala. Lourdesek aurkeztua.

Orain bakoitzaren aukerak eta bideragarritasuna aztertzeko momentua da eta ea eraiki ahal dugun ekimen bezala.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi, ideiak oso ezberdinak sortzen eta erakusten zenbat bide ezberdin egon daitezken ADINEKO PERTSONA ETA DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTENEN ONGIZATEA SORTZEKO