#bizitzakmartxan
COVIDak eragin duen pandemiak egoera berri bat aurkezten digu, bakoitza gure etxean aislaturik gaitu, eta zainketa ezberdinak, egokitzea, sormenez jokatzea eta solidarioak izatea eragiten digu.
#nietxeangeratzennaiz, baina #bizitzakmartxan eta #bizitzaklaguntzen jarraitzen dugu.
Zentzu honetan, ekintza solidario asko sortzen ari dira, bizilagunen artekoak, laguntza, entretenitzekoak.. gure kmunitatea baina haratago doazenak. Balroean jartzea merezi dutenak. Ez ahaztu laguntza behar duten pertsonak, kontaktua behar dutenak eta erlazionatzea, bizitzako estimulo bat behar dutenak.
MatiaZaleaketik eskertu pertsona boluntario guztiei, besteengan pentsatzen duten guztiori, nola lagundu dezaketen pentsatzen dutenak, eta besteen elkarteratzea faltan botatzen dutenak.
Hemen elkarte natzuen kontaktua utzi nahi dizkizuegu:
- Gizalde: boluntariotzaren ataria: fitxategi bat du ekimen ezberdinekin: laguntza behar dutenak eta laguntza eskeintzen dutenak.
- Cruz Roja: bertan jasoko dituzte eta beste elkarteekin sarean lana egingo dute, pertsonen beharrak jaso eta erantzuna eman ahal izateko. Harremanetarako: email: voluntariadogipuzkoa@cruzroja.es edo 943222222 telefonoan
- DYAGipuzkoa
- Nagusilan: ZILARREZKO HARIA dute, bakardadean dauden adineko pertsonen doainiko telefono arreta
- Itxaropenaren telefonoa: doaniko telefono arreta
- Adinkide:bakardade e desiatua duten pertsonei lagutzen die. Egun hauetan telefono bitartez ari dira, elkarteratzea ezin delako burutu.
- APP COVID-19.eus: app berri bat, hiritarren sarea sortzeko asmoz prebentzioa eta jarraipena egin ahal izateko.
- Frena la curva: elkargune webgunea, kolaborazioa mapa batean partehartu dezakeu gainera.
- Algaraklown: bideodeiak ospitalizatuta dauden haurrekin eta adinekoekin
- Dokumentazio interesgarria Matia Fundazioaren webgunean.
Egoera honek sortu duen praktika onaren eredu bezala, Pasai Antxoko osasun zentroa dugu, zeinek aktiboki telefono arreta eta jarraipena egingo duen zaurgarritasun egoeran dagoen populazioarekin, ez kutsatzeko neurriak hartuaz eta beharrak gizarte zerbitzuekin koordinazioan erantzuna emanez.
Hemen zaintzen dugunontzat gomendio batzuk dituzue.
Ziur egun eta aste hauetan sorpresa asko izango ditugula, eta gizarte kohesioa, isolamenduaren gainetik.
Eta joango gara albiste hau bera eguneratzen, baliabide berriak jartzen.