Albisteak

Hiria Pentsatzen: Museum Cementos Rezolak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu

Asteartea, Ekaina 15, 2021

Museum Cementos Rezolak jarduera interesgarri batean parte hartzera gonbidatu gaitu, eta Iza zentroko pertsonak gozatzen ari dira, are gehiago pandemia-aldi honen ondoren; izan ere, berriz ere talde-irteera bat egin ahal izatea, parte hartzea, begirada desberdin bati beste jarrera bat ematea eta soluzioen bilaketa sortzailean parte hartu ahal izatea oso atsegina da.

Jarduera honen bidez, hiria dibertsitate funtzionalaren ikuspegitik birpentsatzera gonbidatu gaituzte: HIRIA PENTSATZEN: "Hiriak herritarrengana egokitu beharko luke eta herritarren beharretan pentsatu". Begirada horrekin, kalera atera dira, eta egunerokoan baino ikuspegi kritikoago batekin (mugetara egokitu ohi gara eta), dauden oztopoez jabetu dira.

Joan den astean egin zuten lehenengo saioa, Museum Cemento Rezolako Monikak eta Amaiak aurkeztu zuten jarduera, eta taldean atera ziren inguruan paseatzera, paseoetan eta eguneroko joan-etorrietan "desegokiak" izan daitezkeen puntuak, txokoak, elementuak eta abar identifikatzen saiatuz.

Beste saio bat egiteke dago, non collagearen bidez sormenezko eta hausnarketarako aukerak proposatuko dituzten.

Asko gustatzen zaigu Museum Cementos Rezolarekin lankidetzan aritzeko erakusketa hau zuengana hurbiltzea. Bertan, pertsonak ahaldundu egiten dira, eta beren esperientziatik espazio komun baten hausnarketari ekarpena egiten diote.