Albisteak

Lankidetza hitzarmena Osasun Pastoraltzako Elizbarrutiko Zerbitzuarekin

Asteartea, Uztaila 13, 2021

Urte asko dira elizarekin lotura duten boluntarioek Matiako zentroetan bizi diren pertsonei laguntzen dietela, askotan egoitzetan sartu aurretik zituzten harremanei jarraipena emanez, eta, horrela, beren bizitzetan, auzoetan eta harremanetan jarraitutasuna mantenduz. Horrela, pertsonen ongizatea sustatzen dute, eremu erlijioso edo espiritualetik.

Sinatu dugun lankidetza-hitzarmen honen bidez, egiten duten lana eta batzen gaituzten sinergiak jasotzen eta aitortzen ditugu. Helburu komun bat bilatzen jarrai dezagun, modu koordinatuan.

Argazkian, Maider Azurmendi (Matia Fundazioko Komunitate Lankidetzako arduraduna) eta Joxe Mª Landa (Osasun Pastoraltzako Elizbarrutiko Zerbitzuko arduraduna).