Otezurik urteroko bazkaria ospatzen du boluntarioekin
Astelehena, Azaroa 27, 2017
Abenduaren 5ean Boluntarioen Nazioarteko Eguna da, eta horregatik eta egun hoiek gerturatzen direnean, Matiako zentro ezberdinetan ekintzak burutzen dira urte guztiko boluntarioek egiten duten jarduera eskertzeko asmoz. Beraiei esker, eta laguntzeko era ezberdinei esker, adinekoen ongizatea hobetzea lortzen da.
Zumaiako Otezuri zentroan urtero boluntarioekin bazkari bat egiten dute, eta oraingo honetan ere Otezuritik Txakoli Solidario Hiruzta boteila bana oparitu diete.
Mila esker guztioi!