Albisteak

Urte berriak, aukera berriak

Asteartea, Abendua 21, 2021

Iritsi da berriro ere urtea agurtzeko garaia.

Atzera begiratu, eta urte emankorra izan da alde batetik. Egoerak zainketen aitortza eta eredu aldaketaren beharra azaleratzea eragin du. Baina bide asko dago aurretik eraldaketa burutzeko.

Urte honetan ere burua lanpeturik izan dugu guztiok, eta nekaturik gure artean dagoen “kontu” honekin. Zenbat olatu iada? Ikasiko al dugu noizbait olatuen gainean ibiltzen?  Ezin gozatu, baina ibili? Egonkortuko da? Guztien buruan dauden hitzak.

Gauza asko somatzen ditugu faltan, momento asko, jende asko… EZ da urte normala izan. Ohiko gora-behera normalekin. Ohiko arazo eta zorionekin. EZ.

Baina ezin diogu uko egin bizitakoari, honek eragiten du eta norbanakoaren izaera, bizipenak, eta gizartearen ezaugarriak etorkizunerako ere. Gaur egun garelako, gure aurrekoek bizi zituzten eta hartu zituzten erabakiaren ondorengo eta ondorioak.

Eta horrexegatik, eta 2022ari begiratuta, desioak ditugu oraingo honetan ere:

ZAINDU: geure norbanakotik hasita, inguru, gizarte, ingurumena… zaindu dezagun ondorengoentzat ere. Zaindu geure osasuna, osotasunean eta arlo asko dituela ahaztu gabe: mentala, fisikoa eta soziala.

Eta GOGOZ BIZI: zentzua izan dezan gure biziak, bakarra da eta denbora aurrera doa eta.

Eta noski, desio hauek gure arloan txertatzen ditugu, eta 2022 urtean ere, MatiaZale garen guztiok horren alde egingo dugu: adineko pertsonak eta aniztasun funtzionala dutenak GOGOZ BIZI daitezen, baita bere ingurua ere, ZAINKETAK guztionak dira eta, guztiok zaintzen dugu egunerokoan era batera edo bestera.

Beraz, desioak betetzen joateko, lanari ekingo diogu, eta honetan ere zuek lagungarri zarete: zabaldu eta lagundu MatiaZaleak.

Eguberri eta urteberri on!