Pertsona guztientzat da garrantzitsua irtetea, paseatzea, inprobisatu ahal izatea, jendearekin topo egitea… eta pandemiaren eta jasandako murrizketen ondorioz, are eta gehiago estimatzen dugu orain.
Baina irteteko modu asko daude: konpainia, nora goazen, zer ikusten dugun, nor ezagutzen dugun... Eta Bizikletaz Adinik Ez irteera bakoitza desberdina da zentzu guztietan. Baliabidea desberdina da: TRIZIKLO bat. Bidelaguna desberdina da: pertsona BOLUNTARIOA. Nora iristen garen desberdina da: espazio GARRANTZITSUAK eta OROITAPENEZ beteak Donostian. Eta hizpide ditugun gaiak desberdinak dira: TRADIZIO eta HISTORIA.
2017an Bizikletaz Adinik Ez sortu zenetik, Donostiako Matiako hainbat zentrotan irteerez gozatzeko aukera izan dugu, eta hainbat modutan lagundu dugu horiek garatzen; izan ere, Matia Fundazioarekin lankidetzan diharduten beste erakunde batzuek bezala, BAErekin egindako irteerek ongizatea eta zentzua sortzen dute laguntzen ditugun pertsonen bizitzan, eta hori oso garrantzitsua da.
Eta horrela jarraitu nahi dugu, irteerak egiten, MatiaZale erakundeak babesten eta gizarte partaidetza sortzen.
Hori dela eta, crowdfunding hau kaleratu dugu, eta honi esker, BAEk irteerak egiten jarraituko du, eta sentsazioak sortuko ditu Rezola, Iza, Bermingham eta Lamourous-eko gure zentroetan bizi diren pertsonengan.