Gogoan al duzu jokaldi hura?

Itzela da zer-nolako boterea duten oroitzapenek memorian. Narriadura kognitiboa duten pertsonentzat, erreminiszentzia terapia euren oroimenerako opari bikaina da.

Gogoan al duzu Zamorak 1981ean sartu zuen gola, Real Sociedadek liga eskuratzea ekarri zuena? 

Futbolak une ahantzezinak uzten dizkigu, baita ahanzteko joera duten pertsonentzat ere. 

Real Sociedad Fundazioaren, Espainiako Futbolari Ohien Elkarteen Federazioaren (FEAFVren), Real Sociedadeko Jokalari Ohien Elkartearen eta gure Fundazioaren partaidetzari esker, harro esan dezakegu erreminiszentzia programa hori jorratu egingo dugula. Futbolaren bidez, narriadura kognitiboa duten adinekoek memoria ariketak egingo dituzte gure Rezola zentroan.

Halako terapien onurak ugariak dira: memoria eta sorkuntza hobetzea; adinekoen eta senitartekoen sozializazioa, autoestimua eta ongizatea handitzea… Ederra dirudi, ezta?

Talde saioak izango dira, gehienak zentroan bertan, baina toki estrategikoetarako irtenaldiak ere egingo dira tarteka. Futbolari ohi batek gidatu eta antolatuko ditu saioak. 

Proiektuak aurrera egin ahala, berri gehiago emango dizugu; baina, parte hartu nahi baduzu, edozein ekarpenek lagunduko digu esperientzia hobetzen eta pertsona gehiagorengana iristen. Hitza ematen dizugu: gogoratuko egingo duzu haien aurpegietan ikusiko duzun ilusioa.

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Programa Azaroaren 29an bukatu zen, asteroko 12 sesio ondoren. Hoietako bi sesiotan Anoeta eta Errealaren museora irteera bat egin zen eta Zubietara entrenamendua ikustera. Astero tailerra dinamizatzera Bixio Gorriz eta Mitxel Loinaz etorri dira. Eta baita ere ondorengoen bisitak izan ditugu: Andoni Ayarza, Jose Mª Martinez, Alberto Lopez Ufarte, Juan Mª Zorriqueta, Andoni Iraola eta Jokin Aperribay. Profesional garrantzitsuak, baina erakutsi digute pertsona hobeezinak direla, goxotasunez gerturatzen besteengana, eskuzabalak izanez...

Programa errepikaezina izan da, non futbolaren bitartez gogoratu, sentitu, barre egin, apostuak egin, irten, ikusi, ezagutu... ahal izan dugu.

Rezolan bizi diren pertsonak eta partehartu dutenak, narriadura kognitiboa duten pertsonak dira eta ikusi ahal izan dugu portaera aldarteak gutxitu egin direla, elkarrekiko harremanak handitu egin direla, oroitzapenak azalerazi direla, futbolarekin erlazio duten gauzak espresatu ahal dituztela, aurreko urtetakoak, futbolarekin erlazioa zuten garaikoak, jokalari zirelako, zaletasun amorratua zutelako, edo familiartekoak arlo horretan...

Errealak baita ere argitaratu ditu albiste eta bideoak: Matia Fundazioa-Errealak sinatutako akordioaren inguruan, Zubietara egindako bisita , Jokin Aperribay tailerrera etorri zenekoa eta partehartu duten jokalari ohiek esperientziaren inguruan eta honen garrantziaren inguruan egiten duten hausnarketa.

Esperientzia hau errepikatzeko desioz. Mila esker hau posible egin duzuen kolabortatzaile guztioi.

Hemen Rezolan prestatu duten bideo bat uzten dizuegu, azken sesioan ikusi dutena emozio asko sortzen. Programaren laburpena da eta parte hartu duten pertsona eta langileen adierazpenak eta eskertzak.

Orain badakizu zein den gure proiektua

Lagunduko al diguzu aurrera ateratzen?

Proiektua lagundu

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

Hausnartu eta ekin

Iraupen luzeko zainketei eta laguntzei buruzko hausnarketa: Gizarte osoa eta boluntarioak inplikatzen dituen erronka.