Fraisoro zentroan, non 88 pertsona bizi diren, txakurrekin terapia tailerrak burutu nahi ditugu.
Terapian txakurrak herramienta dira helburu batzuk lortzeko, adibidez: memoria estimulatu, kontzentrazioa, gaitasun sozialak garatu, motrizitatea, sentimenduak espresatzeko bidea...
Egoera ezberdinetan aurkitzen diren pertsonentzako baliozko terapia da eta hori dugu helburu, talde ezberdin eta askotara iristea eta zentroan bizi diren ahal diren pertsona gehien izatea onuradun ekintza honekin, animalien kontaktuaren onuradun izan daitezkeen pertsonak neurri ezberdinetan.
Baina ez bakarrik hori: pertsona hauen ongizateak beraien familia, ingurugiro eta langileengan ere onurak ditu.
Sesioak asterokoak izango lirateke, talde ezberdinekin, eta urte guzti batean zehar.
Honetarako Muxukan dugu, esperientzia luze bat duena terapia mota hauetan, oso iaioa eta proposatzen dizuegun hau aurrera eramateko gogoz eta ilusioz betea, eta ideia originalekin programa honen eraginak Fraisoroko mugetatik kanpora ere ateratzeko.
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Pozez kontatu dezakegu ekimen hau baita ere lortu dugula.
Aurrekontuaren erdia lortuta geneukan Hiruzta txakoli opari solidarioaren salmentarekin, baina azken bultzada lortzeko, eta gainditzeko soberaz, ospatu den ekitaldi batean jasotako emateekin izan da. Eta beraz... ezarrita geneukan aurrekontua baina askoz gehiago dugu aurrera eramateko hau. Solidaritate adibide bat da eta zein era ezberdin egon daitezken MatiaZaleakekin kolaboratzeko
2018ko Urriaren 4ean hasi zen iada porgrama martxan. Hasiera batean 46 partehartzaile ziren planteatutakoak, baina arrazoi ezberdinengatik bajak egon dira eta gaur egun 31 pertsona dira guztira, talde txikietan zatituak, partehartzen dutenak. Astero egiten dira saioak eta partehartzaileak eta beraien ingurua (familiarteko eta langileak) oso gustora daude.
Argazki batzuk uzten dizkizuegu eta pixkanaka joango gara bizipenak islatzen...
2023ko Otsaila: programa martxan egon zen pandemia iritsi zen arte. Eta normaltasun, egonkortasun, espazio naturalago, gurutzatu gabekoak... apur bat gehiago lortu ondoren, 2022ko azaroan jarri zen martxan berriro ere. Suspertzea zoragarria izan da, orain are gehiago gozatzen baitugu gauza txikiez. Berreskuratu berriro, kontaktua eta txakurren eta Ebaren asteroko bisita, beren jolasekin mugak gainditu eta sentsazioak sortu baitituzte.