LORATZEKO MUSIKA

Azaroan errepikatzen dugu Azpeitian! Garaiz zabiltza!

Ongizate emozionalak interesatzen zaitu? Eta musikaren bidez aktibatzen badugu?

Loratzeko Musika gizarte-berrikuntzako proiektu bat da, musika, soinua, musikoterapia eta neurologia aplikatuaren bidez, gizartea eraldatzeko ardatz gisa prebentzioan lan egiteko helburuarekin.

Musikoterapia eta musikaren eragina, aldaketa elementu indartsua da gizakiengan, gizarte gehienetan egon dena zibilizazioen hasieratik gaur egunera arte, eta dituzten onurak agerian geratu dira maila zientifikoan. Ikerketa berrien arabera, musikak aldatu egiten ditu gure hormonak eta neuronak, gure bihotz-erritmoa eta arnasketa-erritmoa, eta gure emozioetan eta aldartean eragiteko gaitasuna du.

Nazioartean aditua den Musikoterapeuta Neurologikoan aditu batekin, Musika, Soinu eta Neurologiako talde-saioen bidez, herritarren ongizate pertsonalaren garapenean esku hartzen da, lankidetza komunitarioaren aktibazioan konfiantzazko konexio berriak sortuz eta osasuna areagotzeko katalizazio holistikoan.

Gizartea gizabanakoen espazio pertsonaletatik eraldatzeko asmoz, proiektu honen asmoa zubiak sortzea da, osasun, kontzientzia eta konpromiso ekosozial handiagoko komunitateak lortzeko, lankidetza komunitarioko egiturak aktibatzeko asmoarekin. Lankidetza-espazioak, ekintza sakonagoetatik, eragin handiagokoetatik eta eraldatzaileagoetatik laguntzeko.

LORATZEKO MUSIKA, Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialerako Idazkaritzaren eta 2030 Bono Agendaren laguntzan ideatutako proiektua da, 2030eko Agenda Sozialaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekin konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin.

6 saio desberdin 2024ko ekainean, ordu eta erdikoak bakoitza. Talde txikiak, ingurune hurbila eta konfiantzazkoa izateko.

The Languages of Energyk diseinatu eta zuzenduta, eta Matia Fundazioaren egoitza nagusian (Lugaritz), Donostian. Parteharztea iada itxita dago, ekintza pasa delako. Baina...

 

2024 URRIA, eguneraketa: Eusko Jaurlaritzako 2030 Bono Agenda finantzaketari esker, klik hau errepikatzeko aukera daukagu, eta oraingo honetan Azpeitian, azaroak 4 eta 8 bitartean. Partehartu nahi badezu, formulario honen bitartez izena eman. Egin klik hemen.

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

2024 UZTAILA: Musika saioak ekainean burutu ziren. Taldeko 6 saio izan ziren eta saio horietan 70 pertsonak parte hartu zuten, sentimenduak eta pertsonen arteko loturak sortuz eta irekiz, komunitatea sortuz, integrazio eta deskonexio-sentsazioak bilatuz eta esperimentatuz... Sentimenduei lekua eginez, haiekin konektatzea eta partekatzea zen helburu. Une eta sentsazio oso positiboak eta bereziak sortu ziren.

Jaso ditugun balorazioen inguruan:

"Sentsazio berriak, inguruarekin konexioa eta musika"

"Ikaragarria izan zen sortutako konfiantza klima bizitzea, norberaren barnekoa kanporatzeko bide seguroa".

"Esperientzia motz baina eraldakorra"

"Sesioen bitartean, motzak baina sakonak, nere emozioekin konektatzea lortu nuen aurretik inoiz egin ez nuen bezala".

"Musikoterapiako gida adituarekin, gai izan nintzen nire pentsamenduak eta sentimenduak modu seguru eta teapeutikoan aztertzeko. Saioaren ondoren, hobekuntza nabarmena nabaritu nuen nire ongizate emozionalean eta argitasun mental handiagoa​."

"Esperientzia ahaztezina, espero ez nituen gaitasunak aurkitzera eraman ninduena".

"Gure eremuko pertsonentzat errepikagarria izan daitekeen programaren batean egotea."

2024 URRIA: Eusko Jaurlaritzako 2030 agenda finantzaketari esker oraingo honetan Azpeitian errepikatuko dugu ekimen hau, San Martin egoitzan hartuko gaituzte. Azaroan izango da. Goian duzu izen emateko bidea, parte hartu nahi baduzu.

2024 AZAROA: Saioak egin dira; hasieran 6 izango ziren, baina, azkenean, eskariagatik, 7 saio izan ziren, eta 15 eta 100 urte bitarteko 69 pertsonak parte hartu zuten. Talde irekiak eta komunitateari eskainiak: senideei, boluntarioei, langileei, San Martinen bizi diren pertsonei, Bista Eder eguneko zentroari eta Marea Urdinari.

Esperientzia partekatuak, giro seguru eta konfiantzazko batean, nahiz eta agian elkar ezagutzen ez zuten pertsonak izan, non instrumentuak eta musika aniztasunerako eta sentimenduetarako bide biurtzen diren, komunitatearen irakurketa eta funtzionamendurako isla eta bide . Saio berpizgarriaketa suspergarriak.

Kapitulu hau ixten dugu (oraingoz), baina nahiago nuke berriro errepikatu ahal izango bagenu, beste udalerri batean, beste erkidego batean, beste pertsona batzuekin... eta komunitatearen sentimendua zabaldu.

Animatzen?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €

Iza - Matia Fundazioa

NIK ERE BAI

Ekimen honek "ahotsa jartzen du".

13000€
100
Helburua: 13.000 €