Bermingham egoitzan dependentzia duten 59 pertsona bizi dira. Arreta modeloak ZURE ETXEAn egotea bilatzen du. Eta bizigune bezala, terraza bat dugu guztiontzat. Baina proiektu honen helburua ederragoa egitea da GURE ETXEA, bizi garan etxea, terraza egoteko espazio atsegin, estetikoki erakargarria, jasangarria, terapeutikoa, ekologikoa eta sozial bezala diseinatuaz.
NATURA TXOKOAK SORTZEA: elementu terapeutiko eta aisialdirako espazio ezberdinak dituena zentroan bizi garen pertsona eta inguru familiar eta sozial guztiarentzat. Egunerokotasunaren ekintzak lehenesten diren terraza bat, inguru osasuntsu bat, non lurra lantzen den, landareak zaintzen diren eta zentzumen eta oroitzapenak estimulatzen diren. Espazio honetan egotea gustoko izango dugu eta elkarrekin biltzea baloratzen da.
Horregatik deitzen da NATURA ERE GURE ETXEAREN ZATI BAT DA: etxe bat loreekin, baratzarekin, gure bizitza islatzen duen zuhaitzekin, paseatzeko eta elkarrekin egoteko espazioekin, eguzkia sentitzeko aukera duguna, airea, usaimenaren bitartez zentzumenak estimulatu, ikusmenarekin, soinuekin, ukimena… NATURA GURE ETXEAN BARNERATU.
Eta horretarako ari da iada egiten terrazaren egokitzapena, diseinua, itxiera eta prestaketa, espazio ezberdinak eraikiaz:
- Ikusmen eta orekaren lorategia: ikusmena eta paseoa estimulatzea du helburu. Kolore ezberdinetako jardinerak modulo ezberdinak osatzen dituzte eta berauek inguratzen duen inguruko perimetroaren ibilbide bat osatuko da.
- Ukimen eta soinuen lorategia: itxitura bat egingo da eta era honetan, urte osoan erabili daitekeen espazio bat izango da, eguraldiaren gora-beheraren mugarik gabe. Ondo egokitutako espazio bat izango da, ukimena eta entzumena estimulatuko dituena iturri eta uraren soinuaren bitartez, landareak, testura ezberdinak, ukitu daitezkeenak… Banaketa irregularra izango da, erlazionatzeko gune ezberdinak sortuaz, baina baita ere banakako guneak.
- Dastamena eta usaimenaren lorategia: gaur egun espazio honen zati bat baratza bezala erabiltzen da, eta mantenduko da, baina banaketa aldatu egingo da, jardinera berriak egongo dira eta fruitu zuhaitz eta zuhaixkak egongo dira, eta lore aromatikoak, usaimena estimulatuaz, reminiszentzia eta norberaren kultura.
- Barne zentzuen lorategia: espazio hau erlazionatzeko espazio bezala diseinatu da, eta egoeran hauskorragoan dauden pertsonek erabiltzekoa. Pergola bat eraikiko da. Bereziki aukeratutako lore eta faunarentzat erakargarriak diren espazioak sortuaz, naturarekin kontaktuan dagoen inguru lasai bat sortu nahi da.
Guzti hau pertsona baten kolaborazio ekonomiko bati esker hasi ahal izan da, proiektu berritzaile batentzat ekarpena egin nahi izan duena. Espazio esanguratsu, estimulatzaile eta pertsonala baina era berean integratzailea Berminghamen elkarbizitzen dugun guztiontzat.
Proiektua eraikitzen ari da eta prozesuan, eta honekin kolaboratu nahi baduzu, ahal duzu. Edozein ekarpenek proiektuari batuko dio eta mantendu ahal izateko balioko du.
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Iada esan dezakegu, diseinu eta ekintza on baten ondoren, eta atzetik dagoen lan guztiari aurre eginda, proiektua ia bukaturik dagoela. Guztiz ez, zeren eta lorazaintza beti dago bizirik, eta nola hazten den ikusi behar da, eta berekin batera hazi.
Baina bai uda honetan hitz berri bat sortu dutela Berminghamen, ekintza programetan azaltzen ez den hitz berri bat, planillatan ez da azaltzen, eta adibide gisa ekimen honek duen helburu eta arretari erantzuna ematen diona: "terracear" (erderaz bai, euskaraz...¿?¿?mailegatu beharko dugu), hau da, terrazaz gozatu. Eguraldi ona? terrazara eguzkia hartzera eta bertan nahi duguna egitera. Eguraldi txarra? terrazara manta batekin euria nola ari duen ikustera. Gaur merienda berezia? ba terrazan!
Espazio berri honek lorazaintza sustatzea baimendu du, espazioa zabaldu du, eta elkarbizitzeko gune berriak eta hobeak sortu ditu. Espazio goxo bat dugu elkarbanatzeko.
Jarraitzen dugu...