Egiten dituzun dohaintzak oso osorik ekimenetara bideratuko ditugu, eta aukera izango duzu webgunearen bidez nahiz buletin elektronikoaren bidez haren jarraipena egiteko. Ekimen horien bitartez, adineko askoren eta desgaitasunen bat duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu.
Zure diru sarrera ONLINE egin dezakezu, edota kontu honetan bestela:
Kutxabank: ES06 2095 5206 03 1060049466 (diru sarreraren arrazoian, "MatiaZaleak- izen eta abizena" idatzi behar da kontzeptutzat).
Irabazi asmorik ez duen eta interes orokorrekotzat izendatuta dagoen erakunde bati (adibidez gure erakundeari) dohaintza eginez gero, onura fiskalak lortzen dira: pertsona fisikoa izan, pertsona juridikoa izan, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean edo sozietateen gaineko zergan.
Nahi baduzu, dohaintza egiaztatu ondoren, ziurtagiria emango dizugu. Dohaintza ONLINE egiteko asmoa baduzu, zehaztu inprimakian, horretarako berariaz prestatuta dagoen laukitxoan.
Eskatzeko beste modu batzuk:
Mezu elektronikoa bidaliz matiazaleak@matia.eus helbidera.
Telefonoz: 943317102
Egin dohaintza