Pertsonak

Matia Fundazioa pertsonek sortu dute, pertsonentzat. Gure kapitalik garrantzitsuena, funtsezkoa, giza kapitala da. Gure boluntarioen laguntzarik gabe ezin izango genuke ezer egin. Zure harri koxkorra jartzeko prest?

Egin zaitez MatiaZale

Dena pertsonekin hasten da. Enpresa bat ezin da pertsonarik gabe altxatu. Eta Matia Fundazioa dena bada, gutxi batzuek horretan sinetsi zutelako da. Horregatik, pertsona fisikoa nahiz elkartea izan, zure beharra dugu. Laguntzeko gogoa, grina eta idealak dira, azken buruan, gure Fundazioaren ezaugarriak. Tantaz tanta, zerbait handia egingo dugu. 

Egin zaitez MatiaZale

Dohaintza puntualak

Egiten dituzun dohaintzak oso osorik ekimenetara bideratuko ditugu, eta aukera izango duzu webgunearen bidez nahiz buletin elektronikoaren bidez haren jarraipena egiteko. Ekimen horien bitartez, adineko askoren eta desgaitasunen bat duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu.

Zure diru sarrera ONLINE egin dezakezu, edota kontu honetan bestela:

Kutxabank: ES06 2095 5206 03 1060049466 (diru sarreraren arrazoian, "MatiaZaleak- izen eta abizena" idatzi behar da kontzeptutzat).

Irabazi asmorik ez duen eta interes orokorrekotzat izendatuta dagoen erakunde bati (adibidez gure erakundeari) dohaintza eginez gero, onura fiskalak lortzen dira: pertsona fisikoa izan, pertsona juridikoa izan, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean edo sozietateen gaineko zergan.

Nahi baduzu, dohaintza egiaztatu ondoren, ziurtagiria emango dizugu. Dohaintza ONLINE egiteko asmoa baduzu, zehaztu inprimakian, horretarako berariaz prestatuta dagoen laukitxoan. 

Eskatzeko beste modu batzuk: 
Mezu elektronikoa bidaliz matiazaleak@matia.eus helbidera. 
Telefonoz: 943317102 

Egin dohaintza

 

Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide eta, zure laguntzari esker, adineko askoren eta desgaitasuna duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu. Izan ere, ekimen horiek ezinezkoak izango lirateke laguntza hori gabe.

EZAUGARRIAK

Zeuk erabakiko duzu noiz eman alta eta noiz baja.

Zeuk erabakiko duzu zer ekarpen egin nahi duzun (hilean, hiru hilean, urtean… behin).

 

ZURE EKARPENAK ONURA FISKALAK ESKURATZEKO ESKUBIDEA EMATEN DIZU

Pertsona fisikoa izan, pertsona juridikoa izan, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean edo sozietateen gaineko zergan.

Dohaintzaren ziurtagiria bidaliko dizugu horretarako.  

Egin zaitez bazkide

Ekimenak

Ezerk ez du adore gehiago ematen, laguntzen duzun horren bizitza hobetu egin dela ikusteak baino. Matian zenbait proiektu abiarazi ditugu crowdfunding sozialari esker. Ekimen horiek erakusten digute, laguntza txiki batez belaunaldi oso baten bizitza hobetu daitekeela. Sartu eta ikusiko duzu zer erraz aldatzen duen keinu batek haren mundua. 

Ezagutu proiektuak

Opari solidarioa

Gure denda solidarioan «opari solidarioak» eros ditzakezu. Funts guztiak proiektua aurrera ateratzera bideratuko dira. Oso erraza da erostea, eta bidalketa gastuak prezioan sartuta daude.

Bisitatu denda

Legatu solidarioa

Inoiz pentsatu al duzu zer gertatuko den zu hemen ez zaudenean? Zure elkartasunak eta gizartearekiko konpromisoak denboran iraun dezake, pertsona askoren etorkizuna hobetzeko. Legatu solidarioaren bidez, ondasun ekonomikoak kausa solidarioetarako eman ditzakezu.

Zure testamentuan legatu solidarioa sartzeak ez ditu legezko jaraunsleak inolaz kaltetuko, eta zure inguruko adineko askoren bizi kalitatea hobetuko duzu.

Zure legatua MATIAZALEAK elkartearekin partekatzen baduzu, adinekoen bizi kalitatea hobetzeko proiektu sozialak bideratzen lagunduko diguzu.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan HARREMANA atalean.