Teknologiak eta banakotasunak pertsonengandik aldentzen gaituzte, bestearen sentipenak ez ikusiaz, gizartea osotasunean elkarrekin sortu behar dela ez ikusiaz, gainontzekoengan ez pentsatuaz, enpatia, etorkizun lagunkoia eta gaur egun arte sortu dena balorean jarri gabe.
Adineko pertsonek esperientzia asko bizitu dituzte eta jakinduria metatzen dute, historia, kultura... Eta Matia Fundaziotik horren balorea aitortzen dugu, transmititzeko beharra eta gizartea sensibilizatzekoa. Eta hori lantzeko garai ona haurtzaroa da, non haur eta gazteek beraien izakera sortzen ari diren eta bizitzako esperientzietatik ikasten duten. MatiaZaleaketik gizartearekiko sensibilizazio ekintzak egiten saiatzen gara, eta ekimen honekin bi belaunaldietan jartzen dugu arreta: adinekoak eta haurrak.
Ekimen honetan 6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ipuin bat sortuko dugu.Sorkuntzan hau koordinatzen duen pertsona bat egongo da, baina sorkuntza Matia Fundazioan bizi diren adineko pertsonen talde batekin egingo da.
Ipuin hau ilustratu eta argitaratu egingo da. Ondoren, Matia Fundazioaren inguruan haur eta etxe askotara iristeko zabaldu egingo da. Adibidez, Matia Fundazioan bizi den pertsona bakoitzak bat eduki dezala bere inguruko norbaiti oparitzeko. Edo belaunaldi arteko programetan parte hartzen duten haurrei eman bana (urtero 100 haur eta gazte inguru, 17 eskola ezberdinetatik). Ekintza osagarriak egin ahalko lirateke, ipuin kontaketa adibidez kultur etxeetan.
Hasierako prozesuan gaude, eta lagundu nahi badezu edo kolaboratu nola hala, deitu 618344020 zenbakira. Badakizu marrazten? Idazlea zara eta kolaboratu nahi? Haurrekin lana egiten duzu eta sorkuntzan lagundu dezakezu? Diruz lagundu nahi duzu aurrera eramateko?
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Kutxa Fundazioa eta MatiaZale diren bazkideei esker, lortu dugu beharrezko aurrekontua.
Iada sortu dugu ipuina, Bermingham zentroan bizi diren 4 emakume ederrekin eta Iñaki Sainz de Murietarekin idazketarako eta Sofia Herbón ilustrazioetarako.
Oroitzapenekin disfrutatu dugu, jorratzeko gaien aukeraketan, ilustrazioaren sorkuntza prozesuan...
Otsailak 16an aurkezpena egin dugu. Abian da beraz "Miren Matian" abentura, irakurketa eginaz guztiok batera, jolasak eta zentroan bisita, non ikusi ahal izan diren ipuinean azaltzen diren eszenatokiak, autoreak, ingurua... "Mirenek Matian" bizitzen duena.
"Miren Matian" izenburua jarri diogu: izan ere, ipuinean Miren bere amona bisitatzera joaten da Matiara lagunekin batera, eta bertan ezagutzen joaten dira zer den laguntzarekin bizitzea, amonaren lagunak, bizi istorioak, esperientziak... Honela, Miren eta bere lagunek amonaren haurtzaroa ezagutzen dute, jolasak, gudatea, gaur egun ditugun eskubideak, bizitza aktibo baten garrantzia, Cristobal Balenciaga...
Ipuina, eta bertan azaltzen diren gaiak, gure autoreen biziaren islada dira: Maria, Amaia, Carmen eta Arantxa. Oraingo honetan azaldu nahi izan digutena, beraien bizitzako gauza garrantzitsuak, aztarna utzi dietenak, galtzea nahi ez dituztenak, bizi ezberdinak, iragan ezberdinak... baina antzeko inguru batean eta beraien biziak eta ibilbideak batuaz, haurrentzat ipuin txiki bat sortuz.
Ipuin honek gonbitea egiten digu haur/gazte, heldu eta adinekoek elkarrekin gai ezberdinak hitz egiteko, bizipenak azaltzeko, ikuspegi ezberdinak mahai gainean jartzeko, familiak, hartzaroa duela urte batzuk nolakoa zen, lanbideak eta bizi estiloak. Elkar ulertu. Elkar ezagutu.
Beraz, ipuin honek zentzu gehiago hartzen du elkarrekin egiten denean irakurketa, azalduaz, eta osatuaz, belaunaldi arteko erlazioak sustatuaz.
Orain hasten gara paperezko 4000 aleren zabalkudearekin, belaunaldi arteko programak egiten ditugun ikastetxeekin, eta baita ere Matian bizi diren pertsona guztiek ale bat izan dezaten, irakurri, opariti, kontatu... nahi duena egiteko harekin.
Hemen uzten dizuegu ipuinaren bertsio digitala. Hemendik lortu dezakezue.
Eta hemen ere haurrek margotzeko ipuinaren ilustrazio bat. Hemendik lortu.
Harremanetan jarri nahi badezue zeozertarako, idatzi ainhoa.arrillaga@matiafundazioa.eus-era
Azkenik, guztientzako aberasgarria izan dela esan dezakegu. Aipatu dezekegu Carmenek honen inguruan hitz egiteko gogo gehiago duela; Amaia harro dagoela lortutakoarekin eta ipuinean bere burua ikusterakoan margotuta, irribarre egiten duela; Maria hunkitu egiten dela eta bere familiarekin pozik biltzen dela; eta Arantxak ere ipuinean bere autografoak jartzen dituela. Ekimen honen eraginak dira, hitzez azaltzea zailak direnak, ipuin hoenen sorkuntzaren inguruan gertatutakoak. Guztiei oparitzen dizuegun ipuina.
Ea "Miren Matian" lehen kapituloa den...
Mila esker lagundu dezuen guztiei, eta Marta, zuri honetan sinestu eta hainbeste emateagatik.