Elizaran zentroko babespeko etxebizitzetan bizi diren pertsonen osasun integrala zaintzea da proiektu honen helburu nagusia. Horretarako, La Perla-ko talasoterapiara talde irteerak egingo dira, parte-hartzaileen osasun fisikoa eta gizarte eremua baita ere zaintzeko, hala nola, bizikidetzaren saerak hareagotzea baita ere.
Talasoterapiak onura handiak dakartza pertsonen osasunean, ingurua, autozainketa- inguru akuatikoa… Adibidez: uraren tenperatura beroak odol-hodiak dilatatzea, bihotza baretzea eta erlaxazio-egoera atsegina izatea dakar. Hidromasajearekin, zirkulazioa hobetzea eta muskulu-kontrakturak murriztea lortzen da. Tenperatura-kontrasteek zirkulazioa hobetzen dute, eta hotzeriari aurrea hartzeko erremedio naturala da. Toxinak kentzen ditu izerdiaren bidez, aireko bideak garbitzen ditu, larruazala garbitzen du…
Baina haratago joan nahi dugu, eta saio horiek aprobetxatu nahi ditugu parte-hartzaileek, osasun fisikoa hobetzeaz gain, beren gizarte-harremanak zaindu ditzaten, harreman horiek zabaldu ditzaten eta pertsona berriekin eta proiektu honetan lagunduko dieten boluntarioekin, interakzioan jardun dezaten.
Talasoterapia saioak La Perla-ko instalazioetan egingo dira eta lehen esan bezala, bigarren mailako helburua gizarte-harremanen sarea zabaltzea eta boluntariotza hurbiltzea da. Horregatik, hemen Adinkidek hartzen du protagonismoa, proiektu honetan atseginez parte hartzera eta boluntariotza eskaintzera animatu direlako. Saioetara joango den taldea 5-6 partaidek osatuko dute, eta horietako bakoitza boluntario batekin joango da.
Osasuna zaintzeko jarduera integrala sortzen dugu, etorkizunerako ikuspegiarekin, harreman sozial berriak, parte-hartzea eta bizitza aktiboa eraginez.
Eskerrak eman nahi dizkiegu La Perlari eta Adinkideri proiektu hau MatiaZaleak elkartearekin bat egiteagatik eta eraikitzeagatik.
Proiektuaren egoera: Abian
Ekainaren 9an hasiera eman diogu programari.
Hemen duzue bideo bat, eta irudiek azaltzen dute ederki zein ondo joan zen dena. Baina bai nabarmendu hori La Perlako lantaldeari esker izan zela baita ere, etxean bezala sentiarazi ziguten eta. Gorputzak ondoren duen erlajazio eta zaintza sentsazioa ederra da.
Rocio, Santi, Isabel eta Emili... Adinkideko bolutarioekin batera egon ziren. Pixkanaka, erlazioak sortzen, beste ekintza batzuetarako baita ere.
Joango gara hemendik zuei berri ematen...