San Rafael neska itsuen eskola 1905.z geroztik dago Donostian zerbitzua ematen. "La Pía Unión de St. Domingo"k zuzendua ondoren San Rafael Fundazioa sortzeko.

San Rafael Etxebizitza komunitarioak helburu du behar bereziak dituzten pertsonak artatzea, ezgaitasun mota baten bat dutenak eta menpekotasun arin edo moderatuarekin. Pertsona hauek beraien etxebizitzetan egoteko eta bizi kalitate ona mantentzeko zaitasunak eduki ditzazkete. Etengabeko arreta pertsonalizatua eskeintzen duen familiarteko giro eta inguru seguro bat duen etxebizitza da. Helburua bizi-kalitate duin, alai eta afektiboa hobetzea edo mantentzea da, beraien autonomia sustatuaz, ingurugiro seguru eta estrukturatzailean. Erlazioak errespetuan, maitasunean eta zuhurtzian oinarrituak dira. Etxebizitza baten antzekoena da, bere etxe berria. Afizioak mantendu, nahiak, egunerokotasunean parte hartu eta beraien lorpenekin disfrutatzea da lehentasunetako bat. Era berean, borondatez bere denbora eskeintzen duten pertsonen sare bat sortzen ari gara, San Rafaelen bizi diren pertsonentzako laguntzan bihurtzen dena eta bertan bizi diren pertsonek bihotz-bihotzez eskertzen dutena. Garrantzitsuena nola bizi nahi den jakitea da. Etxe bat bertan bizi diren pertsonek osatzen dute.

Euskara

Tipo de colaborador:

URL: 
http://sanrafaelfundazioa.com/eu/