MatiaZaleaketik "Bakardadeari Begira" argazki lehiaketa abiatu dugu, gure gizartean geroz eta zabalduago dagoen fenomeno konplexu baten begirada ezberdinak bildu nahi baititugu.
Aniztasun hori hautemanda, bakardadearekin bizitzeko modu bakarra ez dagoela ikusiko dugu. Batzuetan, desiatutako zeozer izan daiteke, gizabanakoak onartua. Baina batzuetan desiratu gabeko bakardade egoerei aurre egin behar diegu baita ere.
Lehiaketa honen gaia bakardadea pertsonengan da. Horregatik gonbidatzen zaituztegu bakardadearen inguruan irudikatzen diren argazkiak bidaltzera. Pertsonaz inguratutako giro batean bakarrik aurkitu gaitezke. Edo bakarrik bizi gara baina ez dugu bakardaderik sentitzen. Bilatutako bakardadea, edo desio ez duguna izan daiteke. Adinakin zerikusirik ez duen bakardadea. Emakumeen bakardadea. Gizonezkoen bakardadea. Inposatzen diguten bakardadea. min ematen duen bakardadea. Lagundutako bakardadea…
Canon Business Center Gipuzkoa eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen kolaborazioei esker, irabazleek ondorengo sariak izango dituzte:
1. kategoria:
- Canon kamara réflex bat: EOS 4000D
- Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko argakigintza kurtso bat
2. kategoria:
- Canon argazkiak impresora bat CP 1300
- Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko argazkigintza kurtso bat
Partehartzeko epea Irailak 18 arte izango da. EPEA LUZATZEN DUGU IRAILAK 22 ARTE!
2019ko URRIA: lehiaketa bukatu zen eta ezagutzera eman genituen irabazleak.
1 kategorian Jaime Zafra eta 2.goan Maria Jimenez.
Galerian ikus ditzakezue argazkiak.
Eta esan bertan jarri ditugula jasotariko gutxi batzuk, erabili ditugunak beste ekimen batzuetarako, hala nola: "erakusketa ibiltaria" eta "nere lagun bakardadearentzat postalak".
Mila esker partehartzeagatik, zuen begirada anitzengatik, eta bakardadeari begiratzeagatik, zeren eta gauza bat argi badago, honako hau da: bakardadea definitzen dugula besteekiko dugun erlazioagatik, eta horrek esan nahi du "begiratu ditugula", eta hori ez da gutxi bakardade ez desiatuarentzat.
Galeria