Bakardade ez desiatua oso anitza da, eta bizitzaren etapa ezberdinetan etor daiteke, egoera ezberdinak, maila ezberdinak, gordinki, arinago... Eta eskuhartzerako komunitatea gako da, aukera ezberdinetan oinarritzen den begirada komunitarioa, inor kanpoan uzten ez duena, eta beraren aniztasuna oinarri duena. Horrexegatik bildu gara kale ekintza hau egiteko, ikustarazi, bizitu, eta KLIK bat egin, hitzetatik, ekintzetara pasa. Zeren gai baten inguruan kontzientzia hartzen dugunean, gai gara aldaketarako.
Taldean sortu dugun KLIK hau, BAKARDADEAREN IRAULTZA, ekainak 4ean goizez egingo dugun ekintza bat da, espazio ireki batean, Gipuzkoa plazan (Donostia). Bertan espazioa eraldatuko dugu, ibiltzeko espaziotik elkar topatze espazio bat sortuko dugu. Eta bertan bakardade ez desiatuaren inguruko ekintzak egingo ditugu.
Elkartu eta Gazte Ekoliderrak-in batera egingo dugu. Eta bertan ere Algaraklown-en presentzia eta ekintza izango dugu.
BAKARDAREAREN IRAULTZA, Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, 2030eko Gizarte Agendaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekiko konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin. Komunitate-oinarriko partaidetza-ekintzak, guztien ongiaren alde. Programa osoa hemen.
Agendan apuntatu eta gerturatu zaitez Ekainak 4ean!
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Espazio eta pertsonentzako topaketa eraldatzailea burutu genuen.
Hainbat eragilek parte hartu zuten, muntaketan, bizipenean, konexioetan... ekarpenak eginez, eta ekintza honen jatorri eta oinarrien irudikapena eta adibidea izanik: sare komunitarioak ehuntzea, hautatua ez den bakardadeari aurre egin, ikusarazi eta minimizatu ahal izateko.
Hemen argazkiak eta laburpen-bideoa.