BANKU PARTEKATUA

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

Bukatuta
2
Emaile

BANKU PARTEKATUA erabilera publikoko gunean identifikatutako bankuak gaitzea proposatzen du, adineko emakumeen eta komunitateko gainerakoen artean elkarrizketak sortzeko, nahi ez den bakardade ez desiatuaren belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko. Ekimen komunitario honen bidez, adineko emakumeak aldaketa-eragile gisa ahaldundu nahi ditugu.

"Banku partekatua", Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, 2030eko Gizarte Agendaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekiko konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin. Komunitate-oinarriko partaidetza-ekintzak, guztien ongiaren alde. Ashoka eta The Languages of Energyrekin elkarlanean egingo dugu.

Jarduera maiatzaren 21etik ekainaren 7ra bitartean egingo dugu, Matia Fundazioaren inguruan (Antigua auzoan). Horretarako banku identifikatuak egongo dira. Adineko emakumeek okupatuko dituzte bankuak, eta herritarrek izena eman ahal izango dute bertan beraiekin batera eseri eta hizketan jarduteko. Bankuetan garai batean modu naturalean ematen ziren korronteak eta topaketak berreskuratzea da asmoa, eta elkarrekintza eta transferentzia eragitea.

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

Oraintxe bertan, baditugu bankuko emakumeak, bankuetan eseri eta izena ematen dutenekin hitz egiteko prest daudenak.

Eseri nahi baduzu tarte bat eta hitz egin, eman izena HEMEN.

Animatzen?

Adineko emakume bezela parte hartu nahi badezu, aurretik akonpainamendu prozesu batekin, hemen eman ahal dezu izena.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Donostiako esperientzia amaitu da, bankuetako topaketak amaitu dira, gutxienez era antolatuan. Baina gure nahia eta helburua da modu espontaneoan jarraitu ahal izatea parte-hartzaileek eta ekimena ikusi duten herritar kuriosoek horrelako korronteak hartu ahal izatea.

Topaketak atseginak, konektoreak, interes handikoak izan dira parte-hartzaileentzat.

Ebaluazioek ondorengo testigantzak uzten dizkigu:

"Gizatasun handiko pertsonak ezagutu ditut eta pertsonalki hobetu det. Ongizarte sentsazio handia daukat."

"Partekatutako ekintzek norberaren ezinegonak lasaitzen laguntzen du, zergatik eman eta zergatik jaso".

"Polita litzake bizilagun sarea eta komunitate zentzua berreskuratzea".

"Ederra iruditu zitzaidan aurretik ezagutzen nuen norbaitekin berriro ere topatzea. Asko poztu zidan".

"Bankuan eseri, hizketan egin, eta inguru eta adin ezberdinetako pertsonek amankomunean duguna identifikatzea. Ikasi eta disfrutatu."

"Egunero banku batean eseriko bagina, tartetxo bat, presarik gabe, eta ea horrek nora eramaten zaituen..."

"Esperientzia honek beste ahots, aholku eta presentziak baloratzen lagundu nau".

"Emozionatuta nago esperientzia hau bizitu nuenetik eta elkarrizketak abian jartzeko motibazio gehiagorekin. Nere inguruan bizitza komunitario bat sortu nahiko nuke, elkarrizketa berri eta interesgarriak sortuaz.".

Hementxe daukazue irratian partaide batzuek egindako hizketaldia:

 

Animatzen zara gurekin esertzera bankuan?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €

Elizaran

Itsasora begira

Osasun integrala zaintzea, beste esperientzia baten bidez: talasoterapia.