Fraisoro zentroan amets bat dute, eta amets hau notak, zentzumenak, tresnak eta bibrazioek sortutakoa da.
Izan ere, musika oso berezia da pertsona batzuentzat, eta gure bizi-ibilbidearen parte da, une bereziak, onak, gogorrak batzuetan, baina beti presente. Musikak oroitzapenak ekartzen dizkigu, irribarre eginarazi, sentiarazi. Nork ez du gogoratzen zure familiarekin abesten zenuen abestia? Edo pertsona berezi hori ezagutu zenuenean zegoen abestia? Edo abestuaz umorea hobetu zizuna?
Ba programa honen bitartez, musika gozatu eta erabili nahi dugu. Baina modu normalizatu, integratzaile eta komunitario batean eginaz.
Programa honetan 12 pertsona inguruk, musikarekin duten lotura eta gozamenagatik identifikatuta, Zizurkilgo (Loatzo) musika eskolara joan ahal izango dute 2020-2021 ikasturte osoan zehar, musika tailerretara. Horretarako bereziki prestatuta dauden musikoterapeutek zuzendutako asteroko saioak dira.
Programa hau aurrera eramateko parte-hartzaileen matrikulen gastuak eta garraio gastuak ordaindu behar ditugu musika eskolaraino joan ahal izateko. Eskolan egin nahi dugulako, material guztia eskura izanez, eta guretzako gune berri bat esploratuaz, horretarako prestaturik dagoena. Eta aitzakia hau erabiliaz: herrira atera, komunitatera, kontaktua izan, airea sentitu, eguraldia, jendea. Modu normalizatu batean egin, beste edozeinek egingo lukeen bezala.
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Ekimen hau proiektatu genuenetik funtsak lortu genituen arte, gure "planak aldatu zizkiguten" erabaki batzuk hartu gertatu ziren. Fraisoron bizi ziren pertsonak Usurbilgo etxe berri batera joango ziren bizitzera, Fraisoron egokitzapen obrak egin ahal izateko eta bizikidetza espazioak gure arreta eredura egokitzeko.
Horrek planak eta proiektuak aldatzen zituen, baita behar eta antolaketa ere. Honen eta beste aldagai batzuen ondorioz, ekimena geldiarazi behar izan genuen, berriz ere momentua sortu den arte hainbat aldagairi esker.
Orain berriro hasiko gara, nahiz eta hainbat arrazoirengatik egokitu behar izan dugun, adibidez beste udalerri batera joan beharra izateagatik, eta horrek eragina du parte hartuko duten pertsonen premietan.
Urtarrilean hasi gara jada musikoterapia saioekin, banakakoak zein taldekoak, narriadura kognitiboa eta/edo laguntza premia desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta, musika adierazpide, sentimenduetara iristeko bide eta estimulazio gisa erabiliz. Saio horietan, senitartekoekin batera parte hartzen dute.
Saioak The Languages of Energy taldeak proiektatu, zuzendu eta exekutatzen ditu.
Bizipenak eta inpaktua eguneratzen joango gatzaizkizue, baina aurreratu dezakegu bidaia oso estimulatzailea izaten ari dela, oroitzapenak eta ustekabeko erreakzioak jasoaz.
2025eko martxoa:
Urtarrilean eta otsailean Marianke eta Soraya musikoterapeuten bisitak izan ditugu, eta 18 pertsonekin eskuhartu dute banakako eta taldeko saioetan. Saio askotan senideek edo inguruko pertsonek ere parte hartu dute, eta, horrela, esku hartzea eta inpaktua areagotu egin dira, emozio eta erreakzio maila askotarikoa izan baita, horietako askotan ustekabekoak. Musikak, terapeutekin bideratua, adierazpen eta erreakzio kanalak ireki ditu pertsonengan: barreak, negarrak, mugimenduak, eskaerak...
Bildutako bizipen eta testigantza, bi zentzuetan izan den aberasgarriaren isla dira.
“Une egokian iritsi zen, eta asko gozatu ditugu”.
“Eskuzabaltasun handia aurkitu dugu”.
“Muga fisiko oso zorrotzekin, baina txalaparta jotzen amaitu zuen saioa. Bere azken egunak izan ziren.
“Pasada bat da!”
Ekimena amaitu da saioetara mugatzen bagara. Baina oso kontziente gara bizipenek eta ikaskuntzek gurekin jarraitzen dutela hemen.
Eskerrik asko opari eta aukera honengatik, laguntza eman diguzuen guztioi.
Eskerrik asko parte hartu duten pertsona eta ingurukoei, horrelako programa batean konfiantza izateagatik. Badakigu gozatu egin duzuela, eta hori pozgarria da.
Eta eskerrik asko Marianke eta Sorayari profesionaltasunez, errespetuz eta mimoz egiteagatik.