Oztoporik gabe trostan

Ez dago zaldi gainean ibiltzea bezalakorik, askatasun sentsazioa barneratzeko. Ekinoterapiaren bidez, dibertsitate funtzionala duten pertsonek lotura soziala eta trebezia motorrak lortzen dituzte.

Bukatuta
59
Emaile
2500€
100
Helburua 2.500€

Ekinoterapiak hainbat eta hainbat onura ditu, baina horietako batzuk zerrendatzen saiatuko gara. 

Aisialdiko jarduera hutsa izateaz harago, gizarte jarduera da, oztopo mentalak eta fisikoak gainditzeko modua, adierazteko eta komunikatzeko beste modu bat, norbere burua gainditu eta pertsona gisa errealizatuta sentitzeko bidea.

Alderdi fisikoari dagokionez, onura harrigarriak dakartza. Zaldiarekiko kontaktu zuzenaren ondorioz, haren berotasuna eta trostan eragiten duen dardara gorputzera transmititzen dira eta tonu muskularra gutxitzen da. Horri esker, jarrera berriz heztea lortzen dugu. 

Hori guztia burutzeko, astean behin taxi egokituan joaten gara zalditegi batera. Ekinoterapeuta baten eta IZA zentroko langileen laguntzari esker, gure zentroko pertsona batzuk (desgaitasun fisikoa eta lotutako patologiak dituztenak) zaldi gainean ibiltzen dira.

Esperientzia aberasgarri hori egiten dugun bigarren aldia da.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Bazkide MatiaZaleen kuotei esker, hasteko diru nahikoa lortu dugu. Ederki! 

Lehen irtenaldia uztailaren 18an egin genuen eta, harrezkero, asteartero-asteartero IZAko egoiliar talde bat taxi egokituan joaten da Lasarteko Miracampos zalditegira. Partaide bakoitzak langile talde baten laguntza du eta, hala, txandaka, era horretako programetarako prestatuta dagoen behorraren gainean ibiltzen dira. 

Programa 12 astetan egin da eta urriaren 3an bukatu da. Guztira 25 pertsona joan dira sesioetara txandakatzen. Esperientzia oso positiboa izan da, bai onura fisiko, sozial eta psikologikoekin: entretenimendua, pertsonekin interakzioa, mugak gainditzea, oroimenak landu, beldurrak gainditu, animaliekin kontaktua, ariketa fisikoa... Aukera paregabea hau egin ahal izatea beste pertsonen eskuzabaltasunari esker. Mila esker guztion partetik!

Miracamposen kolaborazioari esker, azaroak 21ean proba eta saio bat egin ahal izan dugu Elizaran zentroko adineko pertsonekin, ekintza hau adineko pertsonekin probatu ahal izateko eta baloratzeko. Oso positiboa iza da eta ETBko Gaur Egunen albistea atera da baita ere. Ikusi hemen.

LORTUA

MILA ESKER

Proiektua lagundu

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Gizarte osoari zuzendua

#100fluencers

Etiketak, estereotipoak eta zahartzaroa mundu digitalean

53589€
114.01914893617
Helburua: 47.000 €

ISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

800€
4
Helburua: 20.000 €