Vivir un Buen Morir Fundazioa
Bakearen eta hazkunde espiritualaren kultura soziala sustatzea, pertsona eta bere ingurunea ondo hiltzea erraztuko duena.
Bakearen eta hazkunde espiritualaren kultura soziala sustatzea, pertsona eta bere ingurunea ondo hiltzea erraztuko duena.
Haurtzaro Ikastola 1967an sortu zen herri ekimenari esker. Bitarte luze horretan, guraso, langile, oiartzuar laguntzaile eta ikasle askoren lana eta parte-hartzea izan da ikastolaren benetako bultzatzaile eta eragilea. Gaur egun herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea gara, eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko partaide.
GIT irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta 30 urte baina gehiagoz iada bere zerbitzua ematen Gizpuzkoarrei. Egoera zailean dauden pertsonei entzuteko, laguntzeko eta sostengatzeko espazio bat eskaintzen dugu, egoera edo arazo desberdinengatik, batez ere egoera ahulean eta babesik gabe dauden pertsonei, gizarte-laguntza sare txikia dutelako. Gainera, GIT testuinguru egokia da askotariko problematikak detektatzeko eta prebenitzeko, bai eta beste baliabide eta/edo zerbitzu batzuetara bideratzeko ere (sozialak, osasun-zerbitzuak, elkarteak, etab.).
1968z geroztik Ibaetako auzoan dagoen ikastetxea gara. Teresariar Eskola Fundazioaren parte gara. Pertsona autonomoak, arduratsuak, ekintzaileak eta gizarte eraldatzaile direnak, ezberdintasuna aberasgarri jotzen dutenak, eta justizia, bakea eta giza-eskubideekin konprometituak hezitzen ditugu kristau baloreetatik. Ikasle bakoitzaren garapen eta ikaskuntzak sustatzen dituzten metodologia eta teknologia berrien alde jotzen dugu.
Guztiontzako ekitaldiak egiten ditu. Gure gaitasun artistikoak jarudera inklusiboaren bidez zabaltzen ditugu.
Zumarraga–Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak eskaintzen dira.Eskola proiektu desberdinetan dabil buru-belarri: euskararen normalkuntza, elkarbizitza, hezkidetza, eskolako agenda 21, hezkuntza zientifikoa, bidelaguna, Golden 5, IKKI, IKT.
Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, eskolako ekitaldietan bizitza hartzen duena.
Zumarraga eta Urretxu, Guipuzkoa erdian kokatutako bi herri dira. Hurbilekoak ez direnek sarri nahasten dituzten herriak dira, Urola ibaiak soilik banatzen baititu.
Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzak, hiritarren artean boluntariotza eta parte hartzea sustatzea eta bultzatzea du helburu. Horretarako informazio eta orientazioa eskaintzen die hiritarrei eta aholkularitza eta baliabideak Gipuzkoako elkarte sareari.
Rotary irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da, sektore ezaberdinetako boluntarioek osatutakoa. Gizarte proiektuak aurrera eramatea du helburu, bai bertakoak, baita nazioartekoak ere, batzuetan berezkoak eta beste batzuetan beste elkarte batzuekin kolaboratzen.
2009an sortu zen Donostian. Duela gutxi interes publiko aitortza eman zaio.
San Rafael neska itsuen eskola 1905.z geroztik dago Donostian zerbitzua ematen. "La Pía Unión de St. Domingo"k zuzendua ondoren San Rafael Fundazioa sortzeko.