San Ignacio Ikastetxea - Donostiako Jesuitak

San Ignacio Ikastetxeko (Donostiako Jesuitak) ikasleen boluntariotza programak helburu du aisialdiko ekintzen bitartez belaunaldi arteko erlazioak hobetzea. Adineko pertsona eta dibertsitate funtzionala dutenak eta gazteen arteko erlazioak sustatzeko asmo argia dauka, eta doakotasun eta zerbitzu ekintzatik, gure ingurua eta gizartea hobetzeko gaitasuna izan dezagun.

Euskara

Intxaurrondo Ikastola

Intxaurrondo Ikastola, D ereduko 2-12 urteko bitarteko haurrak jasotzen dituen ikastetxe publikoa da eta helburu nagusi batekin sortu zen: auzoan, euskaraz, kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Bide horri jarraituz, hauek dira gure ezaugarriak: euskalduna eta euskal kulturan errotua, auzokoa eta gertukoa, aniztasunari erantzuten diona, akonfesionala, eta konpentsatzailea, eleanitza, pertsonaren garapen integralaren sustatzaile, ingurunearekiko arduratsua eta berritzailea.

Euskara

Gero Axular

Gero Axular, euskal kultura bultzatzen saiatzen den Donostiar dantza taldea da. 2004 urtean sortu zen, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileak, gure kultura gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu egin behar dela konturatu ziren. Geroztik zazpi ikuskizun plazaratu ditu eta baita ere Euskal-herritik kanpo gure kultura eta musika ezagutarazteko asmoz, Europa guztian zehar bidaiatzen saiatzen gara.

Euskara

Jakintza Ikastola

Jakintza Ikastola Antigua auzoan kokaturik dagoen D ereduko ikastetxe publikoa da. 50 urte baino gehiagoko ibilbide luzea du egina. Bertan HH2 urtetik hasi eta LH6. maila arteko ikasleak ditugu. Aniztasuna aberastasun iturri gisa hartuz, norberaren ezaugarri eta erritmoak errespetatuz, ikasle guztiek gaitasunak ahal bezain beste garatzea dugu erronka.

Euskara

Pedro Mª Otaño Ikastetxea

Pedro Mª Otaño Ikastetxea Zizurkilen kokatua dago eta Ikas Komunitatean oinarritutako ikastetxea da. Ikastetxearen ezaugarri garrantzitsuena ikasleek, gurasoek eta irakasleek beraien artean duten elkarrekintza sakona da. Eskolak berak herriko eragileekin egiten duen lana indar-gune handia da ere. Era honetan, Matia Fundazioko Fraisoroko aiton-amonekin dugun hartu-emana eta beraiekin batera burutzen ditugun jarduerak azpimarratzekoak dira.

Euskara

EASO Abesbatza

EASO Abesbatza 1940 urtean sortu zen gizonezkoen abesbatza moduan eta gaur egun hainbat talde hartzen ditu bere baitan: gizonezkoa (EASO), emakumezkoak (ARAOZ), kapera gregorianista, mutikoak (EASO Eskolania), neskak (ARAOZ Gazte), gaztetxoak (EASO Txiki eta ARAOZ Gaztetxo) eta erretiratuak (Cum Jubilo).

Bere sorkuntzatik musika eta kultura zabaltzea izan da helburu, arreta berezia emanez euskal musika eta konpositoreei. Horretaz gain, beste musika estilo landu ditu hasieratik: sinfoniko-korala, opera, eliz-musika...

Euskara

Bizikletaz Adinik Ez

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, non Gipuzkoako adineko pertsonen eta ezgaitasuna duten pertsonen ongizatea sustatu nahi duen. Trizikloan irteera belaunaldi artekoen loturak eta erlazioak hobetzeko bide bat da, istorioak kontatu eta Donostiatik paseatzen den bitartean. Honela, adinekoek Donostiako zona berriak berezagutzen dituzte boluntarioek lagunduta, familiartekoek, bizilagunek, gizarte langileek... inklusioa eta komunitatea sortuaz.

Euskara

Orixe Ikastola

Orixe ikastola duela 40 urte baino gehiago sortu zuten Donostiako Alde Zaharrean. Garai hartan, euskararekin konprometitutako guraso talde batek, Donostiako beste euskaldun batzuekin batera, apustu sendoa egitea erabaki zuen: seme alabak euskaraz heztea. Euskara izango zen hezkuntzarako hizkuntza bakarra, eta irakaskuntzaren kalitatea izango zen hezkuntza proiektuaren ezaugarri nagusia. Aitzindaria izan zen jardunbideetan, beste proiektu askoren eredu eta esperientzia ugariren iturri.

Euskara

Easo Politeknikoa

EASO Politeknikoa lanbide heziketako ikastetxe integratua da. Hasierako lanbide heziketa (erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak) ez ezik, etengabeko prestakuntza (langile eta langabetuentzako ikastaroak) ere ematen da bertan. Institutuan 10 lanbide familiatan trebatzeko erdi eta goi mailako zikloak ematen dira, A, B eta D ereduetan.

 

Euskara

Orriak