Postalak nahi ditugu!

Nork ez du faltan sumatzen postontzia irekitzea eta egun hauetan senide, lagun eta abarren postal sorta eder batekin topo egitea?

Nork ez du faltan sumatzen postontzia irekitzea eta egun hauetan senide, lagun eta abarren postal sorta eder batekin topo egitea? Mezu amultsuak eta desio onak dituzten txartelak, urrutiko norbait gutaz arduratzen dela gogorarazten digutenak. Ohitura polita da, urteen eta teknologia berrien poderioz formatu tradizionalean galtzen joan dena, baina Argixaoko gure etxean berreskuratu nahi genukeena.

Guztiontzat bereziki zaila izan den urte honetan, ilusio handia egingo liguke zuen mezuak bide horretatik jasotzeak eta etxe hau istorioz eta zorionez betetzeak.

Ziur asko, asko duzue guri kontatzeko. Datorren urterako zuen nahiak eta proiektuak; ikaskuntzak, alaitasunen bat hainbeste iluntasunen artean, bizi izan dugunaren oroitzapenak. Agian lerro batzuk afarirako nola antolatuko zareten azaltzeko. Zer prestatuko duzue? Agian poema bat? Irakurgaien gomendioren bat edo gabonetarako zuen abesti gogokoenak...

Paulina, Felisa, Enriqueta, bai eta etxe honetan bizi eta lan egiten dugunok ere, gogo eta interes handiz espero ditugu zuen postalak, eta gure desiorik onena bidaltzen dizuegu egun hauetarako.

Bidali postalak hona:

Argixao Zentroa. Izazpi Auzoa, 20. 
Zumarraga (Guipúzcoa) 20700

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Gabonak bitartean jaso ditugu postal batzuk iada, eta ez dakizute zer ilusio egiten duen ohitura hoiek berreskuratzea, eta jende berriaren hitzak irakurtzeak! Mila esker!

Animatu! Bidaliguzu postala eta elkarbanatu ekimena!

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €

Gizarte osoari zuzendua

#100fluencers

Etiketak, estereotipoak eta zahartzaroa mundu digitalean

53589€
114.01914893617
Helburua: 47.000 €